Diplomak banatzeko ekitaldia

2016/2017ko PROMOZIOA

Aurkezpena

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitate Ekonomia eta  Enpresa Fakultatetik (Sarriko) graduazio ekitaldi bat antolatuko dugu 2016-2017ko promozioko ikasle graduatuentzat.

Ekitaldi horretan enpresetako eta irakaskuntzako gonbidatuak izango ditugu eta, bestalde, diploma bat emango zaio tituludun bakoitzari.

Tokia, data, programa

Parte hartzera gonbidatzen zaitugun 4. Promozioko Inbestidura Ekitaldia, 2018ko otsailaren 20an izango da, arratsaldeko 18:00etan, Leioako Campuseko Areto Nagusian, honako egitarau honekin:

  1. Aurkezpen/ongi etorria
  2. Mahaiko kideen solasaldia
  3. Diploma pertsonalizatuen banaketa
  4. Sari Bereziaren jasotzailearen solasaldia
  5. UPV/EHUko koruaren kantaldia
  6. Ekitaldiaren itxiera
Graduazio ekitaldia. 2018ko otsailaren 20a, asteartea. Leioako Campuseko areto nagusia

Izen ematea

Parte hartzeko, bi baldintza bete behar dira:

  1. Gradua bukatu izana 2016-2017 ikasturteko deialdietako batean

  2. IIzena emateko orria betetzea 2018ko urtarrilaren 12a baino lehenago.

Diplomak banatzeko ekitaldi eguna Informazio garrantzitsua

Diplomak banatzeko ekitaldi egunean 15:00etan egon beharko duzu areto nagusiko auditorioan. Antolakuntza kontuak direla eta, ordu horretatik aurrera EZIN IZANGO DA areto nagusitik IRTEN ekitaldia AMAITU ARTE.

Lehenik, izena eman dutenen zerrenda begiratuko dugu; bigarrenik, graduka eta alfabeto hurrenkeraren arabera bilduko zaituztegu, aretoan toki espezifiko bat emanez; eta, azkenik, protokoloaren entsegua egingo dugu. Entsegua amaitu eta gero, ekitaldiko aretotik irten ahal izango da, baina 17.30ean egon beharko duzu eserita esleitutako tokian. Irits zaitez garaiz, mesedez.

Gonbitak

Bestalde, jakinarazi behar dizugu ekitaldia egingo den tokia mugatua denez, oraingoz esan dezakegu ikasle bakoitzarekin bi lagun bakarrik joan daitezkeela. Ezin izango dugu informazioa gehiago zehaztu harik eta ekitaldira joango den ikasle kopurua jakin arte.

Diplomak

Aldez aurretiko izen ematea nahitaez egin behar da nori bere diploma egiteko.

Diploma ekitaldira joaten direnei bakarrik emango zaie.

Ohar garrantzitsua: Izena eman bakarrik baldin eta ekitaldian parte hartzeko interesa baduzu, etortzekoa ez bazara ez eman izenik, mesedez.

 BAIEZTAPEN HONEK KONPROMISO IZAERA DU ETA EKITALDIAN PARTE HARTZERA BEHARTZEN ZAITU

Izena emateko orria