Innobasque kasuak

Lehenengo Innobasque Kasuen Ikerlan Tematikoen argitalpena, Sarrikoko ikertzaileen eta irakasleen parte-hartzearekin

Pasa den udan, Berrikuntzaren Euskal Agentziak (Innobasque) proiektu baten emaitzak argitaratu zituen euskaraz eta gaztelaniaz (Kasuen Ikerlan Tematikoa). Oskar Villarrealek (EAEIko ikertzailea eta fakultate honetako irakaslea) zuzendu du proiektua, eta ikerketa, irakaskuntza eta transferentzia bateratzea lortu da.
Kasuen Ikerlan Tematikoetan kasu-azterketaren metodologia erabiltzen da.

Graduko eta graduondoko unibertsitateko ikasleentzako irakaskuntza-kasuak (orientazio pedagogikoko kasuak) eta gure enpresari, zuzendari eta erakunde-arduradunentzako idatzitako kasuak (enpresarako kasu analitikoak) elkartzen dira.

Ikerlan bakoitzak gai bat du ardatz. Lehenengo ikerlana "Lankidetza Nazioartekotzean" gaiari buruzkoa da. Azterketa horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru unibertsitateetako (UPV/EHU, Deusto eta Mondragon) hamasei irakaslek eta ikertzailek parte hartu dute. Denek eskuratzeko moduan argitaratu berri da, eta, laster, prest egongo dira bigarren eta hirugarren ikerlanak ere, "Barne-ekintzailetza" gaiari eta "Eko-berrikuntza" gaiari buruzkoak, hurrenez hurren.

Lehenengo ikerlan honen hitzaurrea Txomin Garcíak egin du, eta euskal enpresen eta enpresaburuen (Rinder, Hine, Tamoin, Geyser Gastech, Orkli eta ESI-Tecnalia) hainbat esperientzia azaltzen dira; horiek arrakastatsutzat har daitezke, xede zuten nazioartekotzea lortu duten heinean, enpresa-lankidetzako hainbat modalitate erabiliz. Ikasgai horietatik ikas daiteke, zalantzarik gabe. Baina ez bakarrik besterik gabe ihardesteko, baita nazioartekotzearen erronkaren aurrean erakunde orok egin behar duen gogoeta estrategikoagatik jakinarazteko ere.

Innobasque Kasuen Ikerlan Tematikoa da euskarazko izena. Lehenengo azterketaren izenburua, berriz, honako hau: "Lankidetza Nazioartekotzean". Edonork eskura dezake doan euskaraz eta gaztelaniaz, bai lan osoa bai Kasuen Ikerlan Tematikoen lehenengo kasua bereziki; honako esteka honen bidez eskura daitezke:

http://www.casosinnobasque.com/

Sartu ezkerreko menuan dagoen "Metodologiaren arabera" estekaren menpean aurkituko duzun hurrengo estekan: "Gaikako azterketak".