Ekonomistentzako irteera profesionalei buruzko jardunaldiak

2020/2021 IKASTURTEA ____________________

Helburuak

Karrera amaitzean, edozein ikaslek lan egin eta lana aurkitu nahi du. Prozesu  hori errazteko, Ekonomisten Euskal Elkargoak eta Ekonomia eta Enpresa Fakultateak (Sarriko) Irteera Profesionalei buruzko Jardunaldiak antolatu dituzte (2021. edizioa). Jardunaldi horietan, jarduera-eremuak, lanpostuak, lanpostu bakoitzari lotutako lanak, eginkizunak eta ekonomistak kontratatu nahi dituzten enpresak aurkezten dira.

Jardunaldiak azken ikasturteetako ikasleei zuzenduta daude nagusiki, lan-merkaturako irteera prestatzeko lagungarri izan daitekeen informazioa emateko.

Datak, tokia, programa eta izena emateko eskaera orria

​​​​​​​Datak eta tokia:

Jardunaldiak Fakultateko Areto Nagusian egingo dira, 2021eko martxoaren 16-17-18 egunetan.

​​​​​​​Egitaraua:​​​​​​​

ANTOLATZEN DUENA:

EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA (SARRIKO). PRAKTIKAK

Praktiken informazio orokorra

LAGUNTZAILEA:

EKONOMISTEN EUSKAL ELKARGOA. Sartu gure webgunera

Bideoa ikusi

Martxoaren 16a, asteartea
1

14:00-14:30- Jardueren aurkezpena

14:30- 15:15- Kutxabank. Imanol Lazkano, Giza Baliabideen Garapeneko arduraduna

15:15-16:00-   PKF Attest. Paula Alfaro, Giza Baliabideak

Martxoaren 17a, asteazkena
2

10:30-11:15-  EROSKI, COOP. Beatriz Aparisi Martínez, Egoitza sozialeko pertsonen burua

11:15-12:00-  Laboral Kutxa. Maier Lopetegi Aranguren, Hautaketa arduraduna. Itxaso Martinez Perez. SAIO HAU EUSKARAZ EGINGO DA

Atsedenaldia
3

12:30- 13:15- Caja Rural de Navarra. Alex Mendoza, Hautaketa Saila

13:15-14:00-  Deloitte. Alejandra Blanco de S2G (Giza Baliabideen saila)  y Laura Ovejas ( Giza Baliabideen aholkularitza )

Martxoaren 18a, osteguna
4

12:30-13:00-  UPV/EHU Enplegu Guneak

13:00-14:00-  Oposaketak. Iciar González Carrasco, Euskadiko Lan Ikuskaritzako Zuzendariordea, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Saila

Eguerdiko atsedenaldia
5 15:00-16:30- HAUTAPEN-ENPRESETAKO ENPLEGATZAILEEKIN TOPAKETA,  Ekonomisten Euskal Elkargoko laguntzarekin

 

ENPRESAK ETA ERAKUNDEAK:

Praktika-eskaintza asko dituzten eta kontratazioetan interesa duten enpresa eta entitateek hainbat jarduera-arlo, lanpostu, lanpostu bakoitzari lotutako lan eta eginkizun aurkeztuko dituzte. Hartara, azken mailetako ikasleek informazioa jasoko dute, lan-merkaturako irteera prestatzen laguntzeko.

OPOSAKETAK:

Administrazio Publikoak, hurrengo urteetan, bere historiako plantilla handiena eta garrantzitsuena berritzeko prozesuari ekingo dio:

  • batetik, belaunaldien arteko erreleboa, aurrekaririk gabeko dimentsiora iritsiko dena, eta,
  • bestetik, digitalizazioaren eta teknologiaren aurrerapenen ondorioz profesional-profil berriak eskatzen dira.
Saio honetan, sektore publikoan etorkizun profesionala nola bideratu azalduko da, “Lan-eskaintza publikoen” bidez.

ENPLEGU GUNEAK:

Sarrikon dagoen UPV/EHUko Enplegu Guneak Gradua lortu ondoren ditugun aukerei buruzko informazioa emango du. Enplegu Guneak: lan-merkatura egokitutako curriculum vitaeak nola egin aholkatzen dute, gure fakultateko ikasleen profilarekin lan-eskaintzak jasotzen dituzte, erakunde publikoen bekak kudeatzen dituzte, etab.

HAUTAPEN-ENPRESETAKO ENPLEGATZAILEEKIN TOPAKETA

Topaketa hautean, hautapen-prozsuetako enplegatzaileekin eta Ekonomisten Euskal Elkargoko laguntzarekin talde dinamikak antolatuko dira.

Talde-dinamika ADECCO, FERRUELO & VELASCO, MASDOSA, MICHAEL PAGE eta HAYS enpresetako enplegu-emaileekin egingo da, honako alderdi hauek aztertzeko: nola egin lan-elkarrizketa bat? Nola egin curriculuma? Zer karrera profesional egin daitezke nire titulazioarekin? Zein enpresak izan dezake interesa ekonomiarekin eta enpresarekin zerikusia duten ikasketetan graduatuak kontratatzeko? Zer baloratzen dute enpresa horiek? Zer eskaintzen dute?...

 

Izen-ematea:

Izena ematea nahitaezkoa da eta inprimakia on line betez egin beharko da.

  • Ikasle bakoitza gehienez lau saiotara joan ahal izango da.
  • Edukiera mugatua da. Ikasgela Nagusiak Coviden garaian duen gaitasunera mugatzen da (60 inguru). Dauden plazak inskripzio ordenaren arabera esleituko dira. Onartutakoek berrespen-mezu elektroniko bat jasoko dute.
Izena emateko epea: 2021eko martxoaren 14ra arte, igandea.

Izena emateko eskaera orria

Hautazko kredituak onartzea: asistentzia jakin bat egiaztatzen duten graduko ikasleek ondoko aukerako kredituak eskatu ahal izango dituzte:

Lau saiotan parte hartzen badute, 1.5 hautazko kredituak

Hiru saiotara joaten badira, hautazko kreditu 1

Bi saiotara joaten badira, 0.5 hautazko kredituak