Leku aldaketak, unibertsitateko ikasketak hasita izanda, edo graduz aldatzea

____________________

Prozedura eta erabakia

Unibertsitateko ikasketa ofizialak hasita izanik ikasketa horietan jarraitu edo unibertsitateko beste ikasketa ofizial batzuk hasi nahi dituzten ikasleek (lekualdaketak) sartzeko eskaera tramitatu behar dute hemen adierazten den prozeduraren arabera:

  • Eskaria egiteko, web orri honen amaieran dagoen web formularioa bete beharko da Gestiorako Arautegian ezarritako epeen barruan.
  • Erabakiaren berri mezu elektronikoz emango zaio ikasleari, gehienez, 5 egun balioduneko epean, eskariak aurkezteko epea amaitzen denetik kontatzen hasita.
  • Lekualdaketa onartu zaien ikasleek ikastegiko idazkaritzan aurkeztu beharko dute matrikula egiteko behar den dokumentazioa, mezu elektronikoan emandako jarraibideak betez. Adierazitako epean egin ezean, ulertuko da ikasleak lekualdaketa eskaera bertan behera utzi duela.
Lekualdaketa UPV/EHUren ikastegi batetik beste batera egiten bada ikasketa berberekin jarraitzeko, erabilitako deialdiak espediente berrian jasota agertuko dira, baina, horrelakoetan, ikasleak bermatuta izango ditu bi deialdi.

Dena dela, lekuz aldatzeko eskaria egiten duten ikasleek berriz eman ahalko dute izena UPV/EHUra sartzeko prozedura orokorrean ezarritako epe eta datetan.

Onarpenerako baldintzak eta irizpideak

UPV/EHUn Jarraitzeko Arauak betetzen dituzten ikasleen eskariak espedientearen batez besteko notaren arabera ordenatu eta irizpide hauen arabera ebatziko dira:

  • Lehenengo maila osoa edo 60 kreditu gaindituta izatea.
  • UPV/EHUn Jarraitzeko Arauak betetzea. 
  • Jatorrizko ikasketak, ahal dela, ekonomia eta enpresaren arlokoak izatea (lehenetsi egingo dira).
  • Gradu bikoitza (Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza+Zuzenbidea) egiteko eskarien kasuan, jatorrizko ikasketak nahitaez gradu bikoitzekoak izatea (EAZ+Zuzenbidea).

Aipatutako irizpide horiek aplikatu ondoren, ikastegiko zuzendaritzak lekualdaketa kopuru jakin bat onartu ahal izango du bateragarri izango dena titulazio horretako lehenengo mailan sartzeko ezarrita dagoen ikasle kopuruarekin eta irakats ahalmenarekin, eskatzailearen jatorrizko ikasketak ekonomia eta enpresaren arlokoak badira eta ikasleak gutxienez 36 ECTS kreditu gaindituta baditu.

Eskainitako plazak

Hauek dira lekualdaketa eskatu duten ikasleei eskainiko zaizkien plazak:

  • Matrikulako plazen eskaintzaren %10 gehienez, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduaren lehenengo mailan, gehi prozedura arruntean esleitu gabe gelditutako plazak.
  • Matrikulako plazen eskaintzaren %20 gehienez, eskainitako gainerako graduetako lehenengo mailan, gehi prozedura arruntean kasuan kasuko graduan esleitu gabe gelditutako plazak.

Muga horiek beste era batera aplikatuko dira egoitzan eta ataletan, haien kupoak kontuan hartuta.

Arautegia

Web formularioari erantsi beharreko dokumentazioa

  • UPV/EHUko ikasleak.
    • Ez dute inolako agiririk erantsi beharko.
  • Beste unibertsitate batzuetako ikasleak. 
    • Egindako unibertsitate ikasketen ziurtagiri akademikoa (edo espediente akademikoa) eskaneatu eta erantsi beharko dute (pdf formatuan). Egiaztagirian argi eta garbi agertu beharko dira honako hauek: batez besteko nota, kalifikazio guztiak, irakasgai mota, agortutako deialdi kopurua eta UPV/EHUn Jarraitzeko Arauak betetzen dituen ala ez.

 

Informazio gehiago behar izanez gero, jo fakultateko idazkaritzara.

Eskaera egiteko formulario web