Gelak

Ordenagailu gelak eta beste zerbitzu informatikoak

Fakultatean irakaskuntzarako informatika gelak daude, eta ikasleentzako ordenagailuak ere bai.

Ikasleentzako ordenagailuak:

  • Virginia Acebes gunean, II. eta III. ikasgeletan eta korridorean: eraikin nagusiko 1. solairua, Dekanotzaren gainean (lehen atea ezkerretara, Idazkaritza pasatuta, 1. pisuan).
  • Ikasteko gela III: eraikin nagusiko 1. solairua, Atezaintzaren gainean (eraikin nagusiko beheko solairuko pasabidearen eskuinaldean).

Ordutegia:

08:00etatik 21:00etara eskola sasoian (galdetu neguko, udaberriko eta udako oporretako ordutegia, eta azterketa garaiko ordutegi bereziak).

Irakaskuntzarako ordenagailu gelak:

    I., IV. eta V. ikasgelak (eraikin nagusiko 1. solairua, lehen atea ezkerretara, Idazkaritza pasatuta, 1. pisuan) eta B.05 eta B0.6 gelak (bulegoen eraikinean).

Irakaskuntza-berrikuntzarako gelak: B0.11 eta B0.12 gelak (bulegoen eraikinean).
 

Fakultateak WI-FI zerbitzua du gune guztietan. WI-FI konexioa zelan erabili jakiteko, joan www.ehu.eus/wifi orrira. Helbide horretan, intereseko informazioa eduroam azpian datorrena da. Irakurri behar dira: "Aurkezpena", "Baldintzak" eta "Konektatzeko modua" atalak. Gero "Windows Erabiltzaileen Gida" irakurtzea komeni da. Dokumentu horretan hemen jartzen duen tokian sakatu, wi-fi erabiltzeko behar den programa jaisteko.

Seinalea dagoen guneetan kartel hau dago:

Zerbitzuaren erabilerari buruz eta instalazio eta konfigurazioari buruz kontsulta egiteko, jarri harremanetan unibertsitateko Erabiltzailearentzako Zerbitzuarekin. Telefono zein web bidez egin daiteke galdera:
1. Unibertsitateko telefono batetik deituz gero: 154400 luzapena.
2. Unibertsitate kanpotik deituz gero: Gipuzkoatik 943018600; Bizkaitik 946014400; eta Arabatik 945014400.
3. Web bidez: http://lagun.ehu.es, LDAP kontua eta pasahitza erabilita.

Informazio gehiagorako: https://www.ehu.eus/cau.


Ezinbestekoa da ikasleek GAUR aplikazioan ibiltzen ikastea. GAUR unibertsitatearen oinarrizko tresna informatikoa da ikasleek tramite administratiboak egiteko eta beren bizitza akademikoaren datuak kontsultatzeko. GAUR leihatila birtualean hainbat tramite egiten dira: matrikula, titulua eskatzea, notak eta espediente akademikoa kontsultatzea, etab. Ikasle oro aplikazioan sar daiteke lehenengo matrikula egitean ematen zaien identifikatzailearen bidez (LDAP erabiltzailea). Identifikatzaile horrek karrera osorako balioko du. GAURen sartzeko, sakatu haren ikonoan "Ikasleak" atalaren barruan, edo bestela, honako helbide honetara joan: http://gestion.ehu.es/gaur.

Unibertsitatean matrikulatuta dagoen ikasle orok postontzi elektroniko bat du, eta helbide hori honela konfiguratzen da: iabizenaxxx@ikasle.ehu.es.  Postontziaren edo posta elektronikoaren izena eta postontzian sartzeko pasahitza GAURen bitartez eskura daitezke. Irakasleek oharrak eta mezuak bidal diezazkiekete posta elektronikoz, beren irakasgaietan matrikulatutako ikasleei, eta ikastegiak ere bide hori erabil dezake deialdien informazioa edo bestelakoen berri emateko. Beraz, komeni da ikasleek sarri begiratzea postontzi horretan. Nahi izanez gero, ikasleak bideratu egin dezake unibertsitateko posta berak normalean erabiltzen dituen beste kontu batzuetara, eta halaxe egitea gomendatzen dugu. Unibertsitateko postan sartzeko joan "Zerbitzuak" atalera, eta hor barruan "Web-aren bidezko posta" sakatu. Bestela, joan  https://www.ehu.eus/correow helbidera eta hor aukeratu ikasle.ehu.es zerbitzua.

Posta elektronikoz tamaina bateko dokumentu erantsiak bakarrik bidal daitezke. Beraz, dokumentuak bidaltzeko, hobe da zaindegi zerbitzua erabiltzea. Zaindegia dokumentuen biltegi bat da eta honela funtzionatzen du: erabiltzaile batek dokumentua biltegi horretan uzten du denbora batez beste erabiltzaile batek hortik hartzeko. Nahi izanez gero, bidaltzaileak pasahitz batez babes dezake dokumentua (hartzaileari jakinarazi beharko dio, hark dokumentua hartu ahal izateko). Zerbitzu hau erabiltzeko ezinbestekoa da erabiltzaileetako bat gutxienez unibertsitateko ordenagailu batean egotea. Gehiago jakiteko: https://www.ehu.eus/consigna.

Unibertsitateak badu iragarki ohol birtuala, bere jarduerarekin zerikusia duten oharrak eta iragarkiak argitaratzeko, ikasleei zuzendutako atal berezi batekin. Iragarki ohola ikusteko, intraneten barruan joan "ehutaula" atalera, edo, bestela, helbide honetara zuzenean: https://www.ehu.eus/ehutaula.

Bestalde, web bidezko aplikazio informatiko bat dago ikasleentzat, Moodle izenekoa. Tresna hau erabiltzen da ikasgelako irakaskuntza osatzeko eta e-learningerako.

Unibertsitateko langileen (irakasleen eta administrazio eta zerbitzuetako langileen) telefono luzapenak edo posta elektronikoak aurkitzeko, erabili direktoria ("Bilatu" izenekoa) intraneten bidez edo helbide honetara: https://www.ehu.eus/bilatu.

Zerbitzu horiek guztiak eta sare korporatiboko beste batzuk erabiltzeko, kontu eta pasahitz bakarra erabili behar da: LDAP kontua, ikasleei matrikularekin batera ematen zaiena. GAUR zerbitzuaren bidez ere lor daitezke LDAP kontua eta hasierako pasahitza. Zerbitzuari buruzko informazio gehiagorako eta pasahitza aldatzeko, sartu helbide honetan: https://www.ehu.eus/ldap.

Hemen aipatu ditugun aplikazio eta zerbitzu gehienetara UPV/EHUko web orriko "Ikasleak" ataletik sar daiteke. Atal horretan, gainera, ikasleentzako informazio jakingarria dago: bekak, pertsona ezinduentzako zerbitzua, ostatua eta garraioa, enplegua eta abar.