Prestakuntza duala: Unibertsitatea-enpresa. IKASLEAK

Informazio bilera

DATA: 2019ko urriaren 10ean.

TOKIA: Gradu Aretoa

ORDUA: 14:00

Eskaera

EPEA: 2019/10/10 - 2019/10/31

Onartuen zerrenda

Prestakuntza Dualeko ibilbidearen eskaera, hautaketa eta esleipen prozesua

1. Unibertsitate-matrikula: 2019ko uztailean

2019ko uztailean, matrikulatzeko aldi ofizialean, 2. kurtsoko ikaslea nahitaezko irakasgaietan eta ibilbide duala egingo ez balu egingo lituzkeen hautazkoetan matrikulatuko da 3. mailarako (espezialitateak: Merkataritza Zuzendaritza, Finantza Zuzendaritza, Zuzendaritza Orokorra eta Giza Baliabideak, Zerga Sistema, Kontabilitate Kudeaketa eta Finantza Arloko Informazioa, eta Enpresen Berrikuntza).

2. Ekonomia eta Enpresa Fakultateak (Sarriko) ikasleen aurre-hautaketa: 2019ko abendurako

2018ko irail-urria bitartean ikasleei Dualaren ibilbideaz informazioa emango zaie.

Fakultateak ikasleei emaitzak jakinaraziko dizkie eta onartuen zerrenda  argitaratuko da. Kanpoan gelditu direnen zerrenda ere argitaratuko da, kanporatzearen arrazoia adieraziz. Kanpoan gelditu direnek 7 egun baliodun izango dituzte falta zaien eta oker dagoen dokumentazioa aurkezteko. Epe hori pasatu ondoren, behin betiko zerrenda argitaratuko da onartu eta kanporatuekin.

3. Enpresek ikaslearen hautaketa: 2019 urtea bukatu baino lehen.

2019ko urtarrilean, ikaslea ibilbide duala egiteko aukeratua izan denean, matrikula aldatuko da Idazkaritzan.

Hautatua izan ez den ikasleak matrikula egiteko aldi ofizialen matrikulatutako irakasgaiak egingo ditu.