Tituluaren Gehigarri Europarra (TGE)

Aurkezpena

Tituluaren gehigarri europarra (TGE) Europako Batzordeak, Europako Kontseiluak eta UNESCOk diseinatutako dokumentu bat da, estatu espainiarrean egindako ikasketa ofizialen nazioarteko gardentasuna areagotzeko eta ikasketa horien onarpen akademiko eta profesionala errazteko helburua duena, eta, horretarako, unibertsitateko tituluan jasotako informazioa osatzen du. Hiru hizkuntzatan ematen da: gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez.

Graduko eta masterreko ikasketak

Unibertsitateko graduko edo masterreko titulua apirilaren 26tik aurrera eskatuko duten pertsonek tituluarekin batera jasoko dute gehigarri europarra.
Unibertsitateko graduko eta masterreko titulua izanda TGE eskuratu nahi duten pertsonek apirilaren 26tik aurrera aurkeztu beharko dute eskaera. Horretarako web-inprimaki hau bete behar dute.

Boloniako erreforma baino lehenagoko ikasketak

Aipatutako ikasketak egin dituzten pertsonek ikastegiko idazkaritzan eskatu behar dute TGE. Eskaera egin eta handik astebetera eskuratu ahal izango dute, gutxi gorabehera.

Unibertsitateko Titulua

Unibertsitateko titulua unibertsitateak graduko, masterreko edo doktoregoko unibertsitate ikasketa ofizialak edo unibertsitateko berezko ikasketak egin eta gainditu dituen pertsonari ematen dion dokumentua da.

Dokumentu hori eskatzeko, interesdunak ikasketa ofizialak egin dituen ikastegiko idazkaritzara joan behar du, edo bestela, eskaera internet bidez egin (GAUR).

Egindako ikasketak unibertsitatearen berezko ikasketak badira, eskaera Berezko Ikasketen Atalean egin behar da.

Titulua eskuragarri dagoenean interesdunak jakinarazpen bat jasotzen du, unibertsitateko titulua ikasketak egin dituen ikastegiko idazkaritzan edo Berezko Ikasketen Atalean jaso dezakeela esanez.

Dokumentu hori izapidetzearen kostuak Eusko Jaurlaritzak onartzen ditu EHAAn ikasturte bakoitzean prezio publikoei buruzko agindu baten bitartez. Izapide hori egiteko bi hilabetetik sei hilabetera behar izaten dira, eskaera egin eta ordaindu beharreko tasak ordaintzen direnetik tituludunak ikastegiko idazkaritzan titulua jaso dezakeenera arte.