ANTOLAKETA AKADEMIKOKO NEURRIAK 2020-2021 IKASTURTEA

Lehenengo argitaratze data: 2020/09/09

​​​​​​​Ikasturte hau oso egoera berezian hasiko da, baita gure Ekonomia eta Enpresa Fakultatean, Gasteizen. Hori dela eta, aurkezten dizuegu irakaskuntza Normaltasun Berrira egokitzeko prestatu dugun gida bat.

Unibertsitateko kideguztiok (ikasleek, irakasle-ikertzaileek eta administrazio eta zerbitzuetako langileek) ezagutu eta bete behar ditugu COVID-19a hedatzeko arriskua gutxienera murrizteko higiene eta osasun arauak:

  • fakultatera sartu bezain laster
  • eskuak desinfektatzea
  • maskara erabiltzea
  • jende pilaketarik ez sortzea
  • segurtasun tartea gordetzea
  • materiala ez partekatzea
  • ez etortzea fakultatera COVID-19arena izan daitekeen sintomarik izanez gero (sukarra, ak, eztula, arnas falta, usaimen eta dastamen galera, eztarriko mina, giharretako mina, buruko mina, ahultasun orokorra, beherakoa, gonbitoak etab.). Bete ditzagun arau eta gomendio guztiak eta horrela ikasturtea modu egokian joango da, eta aurreikusi dugun presentzialtasunarekin.

Besarkada bat.

Gasteizeko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Zuzendaritza Taldea (UPV/EHU)