Praktikak: Travelingua

Noiz eta non

2018/11/13

Deskribapena

Ikasleok:

Azaroaren 13an, informazio hitzaldi bat izango dugu gure ikastegiko gradu aretoan. Travelinguak hizkuntzak ikasteko aukera eskaintzen dizue, baina baita Ameriketako Estatu Batuak bezalako herrialde atzerritar interesgarri eta garrantzitsuarekin harremana izatekoa ere. Estatu Batuetan lan eta praktika ordainduak izango dituzue eskaintza horri esker, eta horixe da herrialde horrekin aipatutako harremana izan eta hizkuntzak ikasteko bidea.

Enpresa honek urte mordoa darama zuoi aukera hau eskaintzen eta, lehenago egondakoek esperientzia onak kontatu dizkigutenez, informatu egin nahi zaituztegu.

Hizpide ditugun “praktika” hauek ezin dira hartu Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradukoak balira bezala, eta hizkuntza egiaztatzeko ere ez da baliagarria izango, baina ingelesez hitz egingo duzuenez, seguru asko nabarmen hobetuko duzue zuen maila eta, beraz, aurrerago errazago izango zaizue ingeleseko azterketak gainditzea.

Sarrera librea izango da, harik eta gela bete arte.

Ondo izan.