"Digital Management & ERP: La gestión de la Empresa 4.0" masterraren inaugurazioa

Lehenengo argitaratze data: 2018/09/26

Izena emateko eta matrikula egiteko prozesua arrakasta handiz amaitu ondoren, datorren urriaren 1ean UPV/EHUko Modulu bidezko Berezko Master proposamen berri eta pozgarri honek bere bideari ekingo dio.

Poztekoa da guztion artean diseinatu dugun prestakuntza proposamen hau. Zentzu horretan, proposamenak piztu duen interesari eta Arabako Foru Aldundiaren eta Vitoria-Gasteizko Udalaren laguntzari esker, Ekonomia eta Enpresa Fakultateak, Arabako Atalak, enpresa kudeaketa digitalaren eremuko graduondoko bat abiaraziko du lehen aldiz.

Master honen xedea da erakundeen kudeaketaren eremu digitalean dauden prestakuntza beharrei erantzutea, espezializazio, birziklatze eta eguneratze bide berri bat bilatuz eremu horretako profesionalentzako. Hori guztia, Ekonomisten Euskal Elkargoarekin dugun lankidetza sendoan oinarrituta. Erakunde horren “Situación Actual y tendencias en las competencias profesionales de economista (2017)” argitalpenak egun dagoen eten digitala aipatu zuen dagoeneko. Graduondoko honek eten digital hori murrizteko bere harri-koskorra jarriko duelakoan gaude.

Honela, datorren URRIAREN 1ean, ASTELEHENEAN, 17:00ETAN, masterra INAUGURATZEKO ETA IREKITZEKO EKITALDIA egingo da VITORIA-GASTEIZKO EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEKO ARETO NAGUSIAN. Bertan, ondokoek parte hartuko dute:

  • Iván Igartua, UPV/EHUko Arabako Campuseko Errektoreordea.
  • Iñaki Ruiz Manzano, Ekonomisten Euskal Elkargoko Presidentea.
  • Arantza Beitia, Arabako Campusaren Garapenerako eta Kanpo Harremanetarako Zuzendaria, Masterreko Zuzendari Akademikoa.
  • Miguel Ángel Peña, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Koordinazioko Dekanordea, Vitoria-Gasteiz; eta Masterreko Zuzendari Akademikoa.

Masterra aurkeztu ondoren, Laboral Kutxako Publizitate Buru Iñaki Ruiz Manzanok master hasierako hitzaldia egingo du: “MARKETING DIGITAL – Planes de medios on/off” izenekoa, online bitartekoen erabilera eta kontsumoaren eta beren mugen inguruan hausnartuko du, off eta on bitartekoen ikuspegia eskainiko du, mugikorra Internetera sartzeko eta erosketak egiteko gailu gisa planteatzen duen erronka marketinaren ikuspuntutik azalduko du eta bitarteko plan bat nola diseinatu eta zer nolako online euskarritan oinarritzea eta erosketa programatikoa eta bere neurketa aztertuko ditu.