Naia Espinosa, Gasteizeko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko ikaslea, saritua izan da Araba Ekinean 2018ko “Zure ideiak balio du” lehiaketaren azken edizioan

Lehenengo argitaratze data: 2018/05/10

Naia Espinosak, Gasteizeko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko ikasleak, publikoaren saria lortu du “Dryfing” ideiari esker, neoprenoak ekologikoki eta azkar lehortzeko proiektua. Araba Ekinean programaren barruan dagoen “Zure ideiak balio du” 2018ko sarien helburua gazteen espiritu ekintzailea bultzatzea da, negozio ideiarik onenak sarituz.

Zorionak, Naia!