Naia Espinosa Gasteizko EAZeko bigarren ikastaroko ikaslearen enpresa proiektuak irabazi du Explorer Araba saria eta Silicon Valleyra joango da 2018ko azaroan

Lehenengo argitaratze data: 2018/07/31

Naia Espinosa sariarekin

Naia Espinosa Gasteizko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko ikaslea arrakastatik arrakastara dabil “Dryfing” izeneko proiektuarekin, neoprenozko jantziak azkar garbitu, lehortu eta desinfektatzeko sistema ekologiko bat. Oraingo honetan, Explorer lehiaketaren fase probintzialeko lehenengo saria irabazi du, nazio mailako sariari bide eman eta, gainera, Silicon Valleyra eramango duena azaroan!

Zorionak, Naia!