Matrikula baliogabetzea

 

Prozedura

Ikasleek matrikula baliogabetu ahal izango dute urte bakoitzeko abenduaren 31ra arte. Horretarako, dekanoari zuzendutako eskari orokorra entregatu beharko dute fakultateko idazkaritzan, behar bezala beteta.

Matrikula osorik baliogabetuko da beti, eta ezin izango da irakasgai solterik edo matrikularen zati bat bakarrik baliogabetu.

Nahiz eta ikasleek legezko epean eta eran eskatu matrikula baliogabetzea, ez zaie inolaz ere itzuliko ordaindutako dirua, irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategina onartzekoak, ezarritakoarekin bat.

imprimakia (pdf, 200 Kb) Idazkaritzan aurkezteko