Beste zerbitzu batzuk

Beste zerbitzu batzuk: Unibertsitate orientaziorako zerbitzua (UOZ)

Zer da UOZ?

EHUko ikasleen arretarako zerbitzua da. Ikasleen Errektoreordetzaren mende dago, eta behar duten ikasleei aholkularitza akademikoa eta lanbide-orientazioa eskaintzea du funtsezko helburu.

Campuseko Orientazio Zerbitzuen bitartez dihardu, eta Orientatzaile bat da bertako buru. Era berean, Zentroko Orientatzaile Taldea dugu. Talde horiek irakasle batek edo bik eta administrazio eta zerbitzuetako langile batek osatzen dute.

Zentroko orientatzaile taldea

  • Irakasle Orientatzaileak: Amaia Lafuente Ruiz de Sabando eta Juan Carlos Perez de Mendiguren
  • AZP: Mari Carmen Uribesalgo

Nola egiten du lan?

UOZren ohiko zeregina behar duen pertsona orori arreta egokia eskaintzea da. Gainera, kontsulta gehienak errepikatzen direla kontuan izanda (ikasketa-planekin, hautazko ikasgaiekin, araudiarekin, aukera askeko kredituekin, beste ikasketa batzuetarako sarbideekin, graduatu ondoko ikastaroekin, bekekin, mugikortasun-programekin... lotutako galderak izan ohi dira maiz), Eskolako Orientatzaile Taldeak ikasle-taldeentzako hainbat informazio-saio antolatzen ditu urtero, alderdi horiek eta beste batzuk lantzeko.

Bestalde, Zentroko UOZk bestelako jarduera batzuetan ere hartzen du parte; besteak beste, Arabako Campuseko Ateak Zabalik Jardunaldietan edo Unibertsitate Orientaziorako Jardunaldietan (biak ere EHUko Sarbide Programaren barnean). Hartara, unibertsitate-ikasketak aukeratu behar dituzten ikasleei laguntza eskaintzen die hain erabaki garrantzitsua hartzean.


Campuseko beste zerbitzu batzuk

Eskolako zerbitzuez gainera, ikasleek Arabako Campuseko instalazio eta zerbitzu bateratu ugariez gozatzeko aukera izango dute. Eskaintza zabala izanagatik, azpimarratzekoak dira Koldo Mitxelena Liburutegia, Jangela eta Kafetegia, multimedia-gela, gazteentzako informazio-zerbitzua eta ikasturte guztietan antolatzen diren ezin konta ahala kirol- eta kultura-jarduerak.

Arabako Campuseko Koldo Mitxelena Liburutegia

Kokagunea: Nieves Cano kalea, 33 Telefono-zenbakia: 945 01 40 36 Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 21:00etara, eta larunbatetan, 9:00etatik 14:00etara Liburutegia doan erabil dezakete EHUko Irakasle guztiek, Ikasle guztiek eta Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalak, baita bertako funtsak aztertu nahi dituen erabiltzaile orok ere. Liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzuak erabiltzeko, nahikoa izango da UNIBERTSITATE-TXARTELA aurkeztea.

Unibertsitateko jangela eta kafetegia

Unibertsitateko Pabiloian daude, Errektoreordetzaren eraikinaren alboan.

Hizkuntza-laborategia

UPV/EHUko ikasle guztiek erabil dezakete laborategi hau. Hogeita zazpi ordenagailu ditu, eta hizkuntza modernoak modu interaktiboan ikasteko programarik aurreratuenak CD-ROM-en.

Kokalekua: Letren Fakultateko 1. Solairua.
Tfnoa: 945 01 39 94
e-maila: mmlab@vc.ehu.es

Kirol-zerbitzua

Zerbitzu honek hainbat ikastaro, kirol-jarduera, lehiaketa eta ekimen antolatzen ditu aldian-aldian, EHUko ikasleak kirola egitera bultzatzeko eta horretarako bidea errazteko. Gainera, urtero, Kirol-zerbitzuko Gida argitaratzen du, eta, bertan, proposatutako jardueren epeei eta ezaugarriei buruzko behar beste informazio eskaintzen du.

Kirol-zerbitzuari buruzko informazio gehiago behar izanez gero, Arabako Campuseko web orriaren barnean (https://www.ehu.eus/eu/web/kirolak-arabadagoen esteka kontsulta daiteke.

 

Kultur hedapena

Kultura-jarduerak antolatzea da bere funtsezko zeregina; esate baterako, emanaldiak, antzerkiak, kontzertuak, erakusketak, ikastaroak, literatura-lehiaketak, itzulpen-lehiaketak, arte-lehiaketak, argazkigintza-lehiaketak, etab. antolatzen ditu. Gisa horretan, Campuseko ikasleen astialdi-premiak asetzeko asmoa du.

C.I.D.I.R.

Arabako Campuseko Irakaskuntza, Ikerkuntza eta Sareko Informatika Zentroa EHUren Informatika Zerbitzuen  barnean dago txertaturik. Arabako Campuseko ikerkuntza eta irakaskuntzaren arloko informatika-zerbitzua da, eta sareko azpiegitura zaintzeaz eta kudeatzeaz arduratzen da.

EHUko web orriko CIDIR estekan, zerbitzu honen funtzioei buruzko informazioa ikus daiteke, eta baita erabiltzaileentzako arreta-puntuei eta eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko informazioa ere. Zerbitzu horien artean, azpimarratzekoa da ikasleek posta elektronikorako kontu bat eska dezaketela.