Hiriko campusa

  • UPV/EHUren Arabako Campusa Gasteizko hirian bertan dago, eta baliabide eta zerbitzu propio ugari ditu. Horien artean, kultura eta kirol jarduerak nabarmentzen dira.

  • Gainera, hirigunetik gertu dagoenez (oinez gutxi gorabehera 5 minutura), ikasleek erabili nahi duten bestelako zerbitzu guztiak eskura dituzte.

  • Ekonomia eta Enpresa Fakultatea San Cristobal parkean dago (bertan daude, halaber, Hegoalde Gizarte Etxea eta Tomás Alfaro Fournier unibertsitate egoitza), eta beste kirol instalazio batzuen artean, bi saskibaloi zelai eta futbol 5eko bat daude. Hori guztia, aire zabalean.

Distantzia batzuk Ekonomia eta Enpresa Fakultatetik:

  • TomásAlfaro Fournier unibertsitate egoitza: 1 minutu (oinez)

  • Hegoalde Gizarte Etxea, askotariko aisialdi eta kirol instalazioak (igerilekua, besteak beste) eta instalazio soziokulturalak ditu: 2 minutu (oinez)

  • Gasteizko hirigunea: 7 minutu (oinez)

  • Tren geltokia: 10 minutu (oinez)

  • Olarizuko parkea eta mendia (Gasteizko hirigunea kanpotik inguratzen duen eraztun berdea osatzen duten sei parkeetako bat da): 15 minutu (oinez)

  • Mendizorrotza kirol esparrua: 20 minutu (oinez)

  • Autobus estazioa: 20 minutu (10 minutu oinez Angulema tranbia geltokiraino eta beste 10 minutu tranbiaz autobus estazioko geltokiraino). Egun, Unibertsitateraino iritsiko den tranbia linea luzatzeko lanak abian dira (Hegoaldeko geltokia fakultatetik 1 minutura izango da).

  • La Unión konpainiak Bilbo eta Gasteiz arteko autobus bidaiak eskaintzen ditu, eta, astelehenetik ostiralera bitartean, Campus bertan geltoki bat dauka, Fakultatetik 5 minutura (oinez).

Galería