Hiri jasangarria

  • Gasteiz, Euskadiko hiriburua, naturgunez beteta dago. Gainera, ekitaldi agenda luzea eta arte, kultura, kirol eta gastronomia eskaintza zabala eskaintzen ditu.

  • Alde Zaharrak (1997an monumentu multzo izendatua) Erdi Aroko trazatua oso ondo kontserbatzen du, eta iraganera eramaten gaitu.

  • Hiri berdeen artean berdeena da Gasteiz, eta nazioartean ingurumenaren arloko aitortzak jaso ditu (Europako Hiriburu Berde izan zen 2012an).

  • Biztanleko berdegune indize handieneko hiriburua da, eta inguratzen duen eraztun Berdean oinez edo bizikletaz ibil gaitezke.

  • Naturgune hau eta hiriko espazioak kirola praktikatzeko egokitu izanari, kirol ekipamendu eta instalazioen eskaintza zabalari eta askotarikoari eta biztanleek jarduera fisikoarekin duten loturari esker, Gasteiz kirolaren hiriburua da, mota eta maila guztietako kirolak egiteko aukera ematen baitu.

  • Oinez edo bizikletaz egitea da gehienetan hirian mugitzeko modurik onena. Dena den, Gasteizko garraiobide publikoaren sarean autobus eta tranbia zerbitzuak nabarmendu behar dira.

Vitoria-Gasteiz