2018-19 Ikasketa Amaierako Deialdia

 

 

 

 

 

 

GRADUKO TITULAZIO OFIZIALETAKO IKASLEEN EBALUAZIORAKO ARAUTEGIA

(UPV/EHUko Gobernu Kontseiluko 2016ko abenduaren 15eko erabakia, 2017ko martxoaren 13an argitaratua EHAAn)

 

10. Artikulua. Ikasketa Amaierako deialdia

Ikastegi bakoitzak zehaztuko ditu ikasketa amaierako azterketei buruzko arauak, baina, gutxien dela, ondokoa ezarriko da ikasketa guztietarako:


1.- Lehenengo matrikulakoak ez diren irakasgaietan baino ezingo da ikasketa amaierako deialdirako eskaria egin. Salbuespen bakarra izango da Gradu Amaierako Lana.


2.- Ikasketa amaierako deialdirako eskaria egin ahal izango dute ikasketak amaitzeko gehienez ere 30 kreditu falta dutenek, ondorio hauetarako kontuan izan gabe Gradu Amaierako Lanari dagozkion kredituak.


3.- Azterketak matrikularen arabera irakasgai, talde eta deialdiaren ardura daukaten irakasleek egingo dizkiete eskatzaileei.


4.- Ikasketa amaierako azterketak ebaluatzeko erabiliko den sistema azken ebaluazioa izango da.