Norentzat

Master hau hala titulatu berriek (EAZ, Ekonomia, Marketina, Ingeniaritzak, Informatika, Negozioen Kudeaketa, Enpresa Zientzietako Diplomatura, etab.) nola enpresa kudeaketaren arloko profesionalek egin dezakete.

Eskaera guztien artean, gehienez ere, 25 pertsona hautatuko dira; izan ere, talde txiki bat behar da graduondoaren konpetentziak behar bezala garatu ahal izateko.

Masterrean hauek sartzen dira:

  • Moduluen araberako diseinu malgua
  • Enpresaren munduko adituen eta maila handiko akademikoen talde zabala
  • Enpresetako borondatezko praktiken programa
  • Ekonomisten Euskal Elkargoak eta BIC Arabak bermatutako prestakuntza

Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak diruz laguntzen dute.

Gasteizen ematen da, Ekonomia eta Enpresa Fakultatean.