Metodologia

Ikasleek 750 orduko lan pertsonala egin behar dute espezializazio ikastaro bakoitzean (1.500 ordu master osoan). Besteak beste, honako hauek egin behar dituzte:

  1. Eskola magistralak. Ikasleek beharrezko ezagutzak jasoko dituzte lan praktikoagoak eta lanbidearekin lotutako simulazioak egiteko oinarriak eskuratzeko modua emango dien ulermen teorikoa lortzeko
  2. Ordenagailuko praktikak eta ikasgelako praktikak. Ikasleak kudeaketa digitalaren errealitate profesionalera hurbilduko dira enpresetan egin ohi diren zereginak betez eta alderdi digitala sakon landuz.
  3. Lan praktikoak egingo dituzte taldeka, eta taldeak, ahal dela, askotariko ezaugarriak dituzten kideek osatuko dituzte (genero, titulazio edo lan esperientzia desberdinetakoak, ikasleak-langileak, etab.); horrela, gehiago ikasiko dute, eta talentua sortu ahal izango da.Lanak egitearekin batera, bakarkako nahiz taldekako tutoretza jasoko dute irakasleen eta profesional adituen eskutik.
  4. Enpresa mundura hurbiltzeko jarduerak, besteak beste:
    • Bisitak enpresetara.
    • Gaur-gaurko gaiei eta interes handiko kontuei buruzko hitzaldiak eta eskola magistralak, enpresa sektoreko profesionalen ikuspegiarekin eta esperientziarekin.
    • Borondatezko praktikak enpresetan.
    • Master amaierako lana, lankidetzan.
    • Elkargo profesionalekin, enpresa erakundeekin, teknologia zentroekin eta halakoekin lotutako prestakuntza jarduerak.
  5. Irakasgai bakoitzean proposatutako materialen gaineko azterketa pertsonala.

Graduondo amaierako lanak (4,5 ECTS kreditu espezialista ikastaroaren kasuan, 9 ECTS kreditu masterraren kasuan) graduondo honen prestakuntza programarekin lotutako jakintza arloren bati buruzkoa izan behar du. Originala eta berritzailea izan behar du, eta honako profil hauetakoren baten arabera egin daiteke:

  • Graduondoko irakasgaietakoren batean sakontzeko lana.
  • Kasuaren azterketa.Erakunde, organismo edo enpresa batek kudeaketarako baliabide digitalak erabiltzen dituen moduari buruzko analisi sakona.
  • Aholkularitzako txostena.Erakunde, organismo edo enpresa baterako hobekuntza digitaleko planaren diagnostikoa eta proposamena. 

Graduondo amaierako lana bakarka edo taldean egin ahal izango da, eta masterrean irakasten duten tutore batek gidatuko du gutxienez.Graduondo amaierako lana erakunde, organismo edo enpresa batekin lankidetzan egiten bada, kanpoko tutorekide bat izendatu beharko da tutore akademikoarekin batera lanaren edukia definitu eta lana garatu dezan.