Zerk bereizten gaitu

UPV/EHUren“Digital Management & ERP: Enpresaren Kudeaketa 4.0” masterrak (berezko titulua)moduluen araberako diseinu malgua du. Bi espezializazio ikastarok osatzen dute masterra (bakoitzak 300 ordu), eta aldi berean edo ikasturte ezberdinetan egin daitezke:

  • “Enpresaren kudeaketa digitala” espezializazio ikastaroa
  • “Enpresa kudeaketarako sistemak-ERP” espezializazio ikastaroa

Ikasleak bi modutara egin dezake matrikula: espezializazio ikastaroetako edozeinetan izena emaneta UPV/EHUko “Espezializazioa” berezko titulua lortu, edo bi ikastaroak egin, urte berean edo urte ezberdinetan, eta “Master” titulua lortu.

Master honen bitartez, gaitasun profesionalak garatu ahal izango dituzu osagarri digitala oinarri duen eremu ekonomiko eta sozial berri batean jarduteko.

Master hau berritzailea eta zeharkakoa da; hortaz, ibilbide profesional solido baterako bidea izan daiteke, eta 4.0 Enpresarekin lotutako profil profesional ugari betetzen ditu: ERP-SAP kudeatzailea; negozio digitalaren garapen arduraduna, estrategia teknologikoko eta eraldaketa digitaleko proiektuen kudeatzailea; digital marketing manager; administrazio kudeaketaren arduraduna: finantza arlokoa, giza baliabideetakoa, salmentetakoa, etab.; aholkulari estrategikoa edo negozio aholkularia, sustatzailea edo ekintzailea; teknologia oinarriko enpresen kudeaketako profesionala, etab.

Enpresetan borondatezko praktikak egiteko programa eskaintzen du, baita modulu bat ere (50 ordu), “negozioetarako ingelesa” komunikazio gaitasuna garatzeko.