Inguru atsegina

Fakultate bikain bat, inguru atsegin batean. Gasteiz hiri moderno, osasungarri, bizi eta irekia da. Horixe da unibertsitateak emango dizun esperientziaz erabat gozatzeko konbinazio onena. Izan ere, unibertsitateko bizitza eskoletara joatea eta ikastea baino gehiago da. Gure ikastegian Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradua ikasiz gero, ondoko aukera hauek guztiak izango dituzu:

  • Enpresak, ikerguneak eta instituzioak bisitatzea:

    • Nestlé, SNA Europe, Arabako Merkataritza Arloko Epaitegia, Miñaoko Parke Teknologikoa, Forondako aireportua, Vidrala, Arabako Foru Aldundia, Zayer, CERN (Ikerketa Nuklearreko Europako Erakundea), etab.

  • Profesional adituen bisita jasotzea:

    • EgaMaster, DAMM Taldea, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala, Europako Parlamentua, Europako Batzordea, CastMetal, Ekonomisten Euskal Elkargoa, merkatarien elkarteak, etab.

  • Ikastaro osagarriak egitea (ikasleek doan):

    • PFEZ, sozietate zerga, BEZ.

    • Excel, Contaplus, burtsaren kudeaketa.

    • Negozio ideiak eta ekintzailetza garatzeko mintegiak.

    • Laneratzea: CVa nola idatzi, laneko elkarrizketak nola prestatu, kontratazio prozesuak abian dituzten enpresen bisitaldiak, etab.

  • Enpresa kudeaketari buruzko lehiaketa eta sariketetan parte hartzea.

  • Kultur eta kirol jarduerak, unibertsitateko bizitza, hitzaldiak, etab.

Galería