Lekualdaketak unibertsitateko ikasketak hasita izanda edo graduz aldatzea

Prozedura eta erabakia

Unibertsitateko ikasketa ofizialak hasita izan eta horiekin jarraitu edo unibertsitateko beste ikasketa ofizial batzuk (lekualdaketak) hasi nahi dituzten ikasleek sartzeko eskaera tramitatu behar dute hemen adierazten den prozeduraren arabera:

  • Eskaria egiteko webgune formularioa betez egingo da, gestio arautegian jasotako epeetan beti ere.
  • Erabakiaren berri mezu elektronikoz emango zaio ikasleari, gehienez 5 egun balioduneko epean, eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik kontatzen hasita.
  • Lekualdaketa onartu zaien ikasleek ikastegiko idazkaritzan aurkeztu beharko dute matrikula egiteko behar den dokumentazioa, mezu elektronikoan emandako adierazpenak betez. Adierazitako epean egin ezean, ulertuko da ikasleak lekualdaketa eskaera bertan behera utzi duela.

Lekualdaketa UPV/EHUren ikastegi batetik beste batera egin bada ikasketa berberekin jarraitzeko, erabilitako deialdiak espediente berrian jasota agertuko dira, baina, edozelan ere, horrelakoetan, ikasleak bermatuta izango ditu bi deialdi.

Dena dela, lekualdaketaren prozeduraz gainera, interesatuta dauden ikasleek izen emate berri bat egin dezakete UPV/EHUra sartzeko prozedura orokorrean ezarritako epe eta datetan.

Ikasleak sartzeko baldintzak eta onartuak izateko irizpideak

  • UPV/EHUn jarraitzeko arauak betetzen dituzten eskaerak irizpide hauen arabera ebatziko dira:
    • Lehenengo maila osoa edo 60 kreditu gaindituta izatea, baldin eta ikasketa horietarako plaza kopuru mugatua badago edo plaza guztiak ohiko prozeduraren bidez esleitu badira.
    • Jatorriko ikasketak ekonomia eta enpresa arlokoak izan behar dira, ahal delarik. Gradu bikoitza (Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza+Zuzenbidea) egiteko eskaeren kasuan, jatorriko ikasketak gradu bikoitzekoak izango dira (EAZ+Zuzenbidea).
  • Ikaslearen espedientea, gainditutako kreditu kopurua eta espedienteko batez besteko nota.
  • Ikastegiko zuzendaritzak lekualdaketa kopuru jakin bat onar dezake, baldin eta lehenengo mailara sartzeko mugarekin eta irakaskuntzako ahalmenarekin bateragarria bada, eskatzailearen jatorriko ikasketak ekonomia eta enpresa arlokoak badira, eskatzaileak UPV/EHUn jarraitzeko arauak bete eta gutxienez 36 kreditu ECTS gaindituta baditu.

Eskainitako plazak

Hauek dira lekualdaketa eskatu duten ikasleei eskainiko zaizkien plazak:

  • Matrikulako plazen eskaintzaren %10 gehienez, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduaren lehenengo mailan, gehi prozedura arruntean esleitu gabe gelditutako plazak.
  • Matrikulako plazen eskaintzaren %10 gehienez, eskainitako gainerako graduetako lehenengo mailan, gehi prozedura arruntean kasuan kasuko graduan esleitu gabe gelditutako plazak.

Muga horiek beste era batera aplikatuko dira Egoitzan eta Ataletan, haien kupoak kontuan hartuta.

Arautegia

Eskaera ON LINE egiteko formularioari erantsi beharreko documentazioa

  • UPV/EHUko ikasleak. Ez dute inolako agiririk erantsi beharko.
  • Beste unibertsitate batzuetako ikasleak.
    • Egindako unibertsitateko ikasketen ikaslearen ziurtagiri akademikoa (edo espediente akademikoa) eskaneatu eta erantsi beharko dute (pdf formatuan). Egiaztagirian, jasota egongo dira argi eta garbi honako hauek: batez besteko nota, kalifikazio guztiak, irakasgai mota, agortutako deialdi kopurua eta UPV/EHUn jarraitzeko arauak betetzen dituen ala ez.

Eskaera ON LINE egiteko formularioa