Ebaluazio berezia

Ikasleek irakasgaiak ebaluazio bereziaren bidez gainditzeko eskariak egin ahal izango dituzte ikasturte bakoitzeko irailean eta martxoan. Eskariak egiteko azken eguna hilaren 5a izango da kasu bietan. Ikastegietako epaimahai bereziek irailaren edo martxoaren 15a baino lehen hartu beharko dute erabakia, hurrenez hurren.

 

 

Irakasgaiak ebaluazio bereziaren bidez gainditzeko eskariak egiteko bete beharreko baldintzak.

Baldintza hauek guztiak bete beharko dira irakasgaiak ebaluazio bereziaren bidez gainditzeko eskariak egin ahal izateko:

  1. Ebaluazio bereziaren bidez gainditu nahi den irakasgaian matrikulatuta egotea eskaria egiten den ikasturtean.
  2. Titulazioan ebaluazio bereziaren bidez gainditu daitezkeen kredituen % 90 gaindituta edukitzea. Ezin izango da inola ere ebaluazio berezirik eskatu gradu amaierako lanerako eta practicumerako.
  3. Gehienez ere, titulazioko kreditu guztien %6ri dagozkion irakasgaien ebaluazio berezia eskatu ahal izango da. Salbuespena izango da irakasgai bakarrak titulazioko ECTS kredituen % 6 baino gehiago izatea: horrelakoetan irakasgaia ebaluazio bereziaren bidez gainditzeko eskaria egin ahal izango da.
  4. Ikasleak ebaluazio bereziaren bidez gainditu nahi duen irakasgaiko 3 deialdi, gutxienez, erabilita izatea.
  5. Deialdietakoren batean, gutxienez, 3 puntuko kalifikazioa lortuta izatea.

Baldintza hauek betetzeak ez du esan nahi automatikoki irakasgaiak ebaluazio bereziaren bidez gaindituko direnik. Gainditzea edo ez gainditzea kasuan kasuko epaimahai bereziak adostu beharko du. Horretarako, kontuan hartuko dira Graduko Titulu Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiko 30. artikuluak ezartzen dituen baldintzak eta Graduko tituluetan ebaluazio berezirako epaimahaiek eskariak ebaluatzean erabili beharreko irizpideak, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Akademia Antolakuntzako Batzordean onartuak.

 

 

Graduko Titulu Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia

30. artikulua. Ebaluazio berezirako eskaria ebazteko irizpideak

 

Hurrengo irizpideak EHUko Epamahai Berezi guztiek bete beharreko irizpideak dira:

 

a) Ebaluazio berezirako eskaria jaso eta 29. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen direla baieztatu ondoren, epaimahai bereziek onartu egingo dituzte ondoko baldintzak betetzen dituzten eskari guztiak:

· Ikasleak irakasgaiko lau deialdi, behintzat, erabilita izatea.
· Deialdietakoren batean, gutxienez, lau puntuko kalifikazioa lortuta izatea.
· Gradu Amaierako Lana kenduta, titulazioa amaitzeko geratzen zaion azken irakasgaia izatea.

 

b) Ebaluazio berezia eskatzeko baldintzak bete arren aurreko atalean adierazitako baldintzak, irakasgaia ebaluazio bereziaren bidez gainditzea dakartenak, betetzen ez direnean, ikastegiko Epaimahai Bereziak honako hauek izango ditu kontuan eskaria ebazteko:

· Ikastegiko Batzorde Akademikoak onartutako irizpideak, unean uneko ikasturterako matrikula aldia baino lehen argitaratuko direnak.
· Irakasgaiaren ardura duen sailaren txosten arrazoitua.
· Ikaslearen espediente osoa.
· Ikaslearen alegazioak, bere ustez irakasgaia ebaluazio bereziaren bidez gainditzeko kontuan hartu behar diren alderdiak nabarmenduz eta arrazoituz aurkeztu ahal izango dituenak.

 

 

Graduko tituluetan ebaluazio berezirako epaimahaiek eskariak ebaluatzean erabili beharreko irizpideak, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Akademia Antolakuntzako Batzordean  onartuak.

Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiko III. kapituluko 29. artikuluan zehazten dira ebaluazio berezirako eskariak aurkeztu ahal izateko bete beharreko baldintzak; 30. artikuluko a) atalean, berriz, zehazten da zein baldintza beteta onetsiko diren eskariak automatikoki. Fakultateko Akademia Antolakuntzako Batzordeak beste irizpide hauek onartu ditu, Epaimahai Bereziak automatikoki onesten ez dituen eskariak ebaluatzeko.

Irakasgai bat ebaluazio bereziaren bidez gainditzeko, ikaslearen espedientearen batezbesteko notak, gutxien dela, fakultateko graduetako batez bestekoa behar du izan.

Irakasgai bi ebaluazio bereziaren bidez gainditzeko, ikaslearen espedientearen batezbesteko notak, gutxien dela, graduetako batezbestekoa +0.25 behar du izan.

2018/19 ikasturterako  hauxe da graduetako batezbesteko nota: 6,5.

Ezin izango da sail bereko irakasgai bat baino gehiago ebaluazio bereziaren bidez gainditu.

Ikasle batek irakasgai bakarrerako eskaria egin eta sailak aldeko txostena egin arren, ikaslea seigarren deialdian ez badago, ez zaio eskaria onetsiko. Seigarren deialdian badago, epaimahaiak erabaki beharko du irakasgaia gainditzen dion ala ez.

Kasuan kasuko irakasgaiaren ardura duen sailak txosten bakoitzean aurkezten dituen argumentuak aztertuko dira. Txostenak lotesleak ez badira ere, bertan azaldutako arrazoiek osatuko dituzte gorago adierazitako baldintzak.

Epaimahaiak eskatzailearen baldintzak edo arrazoiak aztertuko ditu.

Epaimahaiek gorago adierazitako irizpide guztiak aplikatuko dituzte bata bestearen ostean, beren erabakiak behar bezala oinarritzeko.

Epaimahai Bereziak aho batez erabakitzen badu kasuren bat salbuespenezkoa dela, aukera izango du goian zehaztutako baldintza kuantitaboak hertsiki ez aplikatzeko.