Ekonomia eta Enpresa. Arabako Atala

Gertuko eta lagunarteko fakultatea

Albisteak eta ekitaldiak

null

Zuzendaritzaren jakinarazpena irakasle eta ikertzaileei, AZPkoei eta ikasleei

Lehenengo argitaratze data: 2020/05/11

Gasteizko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko ikasle, IRI eta AZPko kideok:

Lehenik eta behin, espero dut ahalik eta ondoen egotea etxe barruan igaro beharreko aste zail hauetan.

Ikastetxeko Zuzendaritza Taldeak ulertzen du irakasleek, AZPkoek eta, bereziki, ikasleek duten egonezina eta bat egiten dugu guztiokin. Egoera honetan, ziurgabetasuna ahalik eta ondoen kudeatu behar dugu, eta eskertzekoa da kolektibo guztiok, gehiengo handi batean, hartu dugun jarrera proaktiboa.

Fakultateko Batzarrak, apirilaren 21ean egindako bileran, gure ikastegia errektorearen 2020ko apirilaren 8ko erabakira eta Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordeak 2020ko apirilaren 8an emandako jarraibideetara  onartu zuen egokitzeko dokumentua, eta bertan daude jasota gure atalerako mugikortasuna, praktikak, GRAL eta MALen antolaketa eta irakaskuntza gidak (irakaskuntza eta ebaluazioa) egokitzeko proposamenak.

Espero dut dokumentu hau guztiontzat erreferente izatea, alde batera utzi gabe bidalitako komunikazio guztiak (GRAL, praktikak, mugikortasuna, etab.) eta bidaliko ditugunak zuen posta korporatibora. Bide batez, zuen kontu korporatiboaren inboxa "ordenatuta" izateko eskatu nahi dizuet, bereziki ikasleei (ohikoagoa delako), e-mailak jasotzen jarrai dezazuen [Ikus gure webgunean argitaratutako jarraibideak].

Ez dut agur esan nahi eskerrek eman gabe fakultate honetako ikasleek, irakasle eta ikertzaileek eta AZPkoek egindako egokitzapen-ahalegin guztiarengatik.

Eutsi guztiok gogor, gutxiago geratzen zaigu eta. Espero dut guztioi dena ondo joatea ikasturtearen azken zati honetan.

Zaindu!

Besarkada bana