Ekonomia eta Enpresa. Arabako Atala

Gertuko eta lagunarteko fakultatea

Albisteak eta ekitaldiak

null

Gure fakultatean eten egin dira ikasgelako eskolak eta aurrez aurreko tutoretzak martxoaren 27ra arte (egun hori barne)

Lehenengo argitaratze data: 2020/03/12

Une honetan, hau da Covid-19aren krisiari buruz daukagun informazioa:

 

  • Debekatuta dago ikasleak sartzea UPV/EHUk Arabako Campusean daukan edozein zentrotara; Campuseko Bibliotekara ere ezin izango dira sartu.
  • Ikastegia ez dago itxita. IRI eta AZPko langileek beren jarduna betetzen jarraituko dute, baina, esan bezala, ez da ikasgelako eskolarik eta aurrez aurreko tutoretzarik egingo.
  • Protokolo bat ezarri da irakaskuntza egoera berrira egokitzeko kontuan izanda titulazio bakoitzaren ezaugarriak; EAZko Graduaren kasuan, ahalegina egingo dugu:

                -eGela eta antzeko baliabideak sustatzeko.

                -Lanak, artikuluak… egiteko proposamenekin “eskegitako” dokumentazioa dinamizatzeko eta ikasleei horiek lantzea eskatzeko (emaitzak, komentarioak…) ebaluaziorako oinarritzat erabili ahal izateko.

                 -Tutoretzak posta elektronikoz egiteko, ahal den heinean aurrera egiteko irakaskuntza-ikasketa prozesuarekin. Titulazioko, mailako eta irakasgaiko koordinatzaileekin plan bat adostuz joango gara ahal dugun heinean ikasgelako eskolak eteteko erabaki honek ahalik eta ondorio gutxien izan dezan irakaskuntzan.

  • Kanpoko praktikak: berdin jarraitzen dute (eten diren bakarrak osasun zentroetakoak dira).

Egoera honen eragin kaltegarriak gutxitzea lortzen badugu eta irakasgaiko gai zerrendarekin aurrera egitea lortzen badugu eskura ditugun onlineko tresnak erabilita eta guztiok jarrera ona izanda krisi honen aurrean, guztiok izango gara onuradun, batez ere ikasleok, eta, gainera, murriztu egingo litzateke ikasturtea luzatzeko balizko egoerarako aukera, hori izanik beste unibertsitate batzuetan hartua duten erabakia.

 

Ondo izan eta eutsi goiari

 

 

               

                  

 

 

 

.

 

.