Ikasketak eta praktikak atzerrian

Erasmus (eta antzeko beste programa batzuk):

  • Gure tituludunen % 50 inguruk urtero nazioarteko mugikortasun programetan parte hartzen du.

  • Beste kultura batzuk ezagutzeko, hizkuntza mailak hobetzeko eta lauhileko, ikasturte osoa edo gehiago atzerrian ikasteko aukera bikaina da.

  • Fakultateak mugikortasun helmuga zabala dauka Europan, Ameriketan eta Asian.

  • 2018/2019 ikasturtean ondoko unibertsitate kopuru honekin izan dugu Eramus hitzarmena:
    Mapa de Europa con los países con convenio

  • Latinoamerikan eta beste leku batzuetan ere eskaintza zabala daukagu.

  • SICUE programaren bitartez, lauhileko edo ikasturte bat egin daiteke Espainiako beste unibertsitate batean (Salamanca, Valentzia, Teruel, Plasencia, Burgos…).

  • Lekuaren arabera, baliteke atzerriko hizkuntza maila ona behar izatea.

  • Ezin duzu galdu!

Zergatik hartu behar da parte mugikortasun programetan?

  • Enplegagarritasuna handitzen du.

  • Beste hizkuntza batean espresatzeko gaitasuna hobetzen du.

  • Gaitasun sozialak garatzen eta pertsonalki heltzen laguntzen du.

  • Beste hezkuntza eredu batzuk ezagutzeko aukera ematen du.

  • Beste gaitasun batzuk garatzen lagunduko dizu.

  • Eta, ziurrenik, zure bizitzako esperientzia garrantzitsuenekin batera gogoratuko duzu.

 

Ikasteaz gain, atzerriak praktikak egin ditzakezu (adibidez, Erasmus+ praktikak eredua). Hizkuntza maila hobetu eta enpresa batean egonaldia egingo duzu.