Lan-poltsa

UPV/EHU-k, oro har, eta Gasteizko Ekonomia eta Enpresa Fakultateak, zehazkiago, honako zerbitzu hau eskaintzen dute LANBILAren bidez, hau da, unibertsitateko ikasle ohientzako on-line lan poltsa, ikastegi bakoitzak zein bere ikasle ohientzat gestionatutakoa.

Sistema honi esker, zentrora iritsitako lan eskaintzari buruzko informazioa jaso ahal izango duzu, zeure lan espektatiben profilari egokituta. Laguntzea da helburu, bai lehendabiziko enplegua bilatzen nola egungo lanpostua hobetzen. Hartara, eskaintzaren bat interesgarri iritzita, bertan emango ahal duzu izena eta eskaintza egin duen enpresak zure Curriculum Vitae ikusiko du.

Honetarako, posta elektroniko korporatiboaren kontu bat izan beharko duzu (ikasle) eta honetara sartzeko gakoak ikastegiko idazkaritzan emango zaizkizu. Hauei esker, lan poltsa ikusi ahal izango duzu GAUR plataformaren bidez.

Hasiera batean, zeure datu pertsonalak besterik ez da beharko eta egun batzuetan zain egon beharko duzu ikastegian baliozko zaitzan. Baliozkotu eta gero, Curriculum Vitae sartu ahal izango duzu, bai eta interesatzen zaizkizun lanpostuen informazioa ere. Gerora ere, edozein momentutan aldatuko ahal dituzu curriculumari buruzko datuak (ikastaro berriak egin, tituluak lortu eta beste) eta lan lehentasunei buruzkoak.