Ongi etorri Ekonomia eta Enpresa Fakultatera

Ongi etorria Gasteizko Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen web gunera. Eskerrak eman nahi dizkizugu ZENTRUARI buruz gehiago jakiteko interesa edukitzeagatik, eta espero dugu orri elektroniko hauetan informazio erabilgarria aurkitu ahal izango duzula titulazioaren ezaugarriei, indarrean dagoen Ikasketa Planari eta neuk ordezkatzen dudan ikastegiaren funtzionamendu akademiko eta administratiboari buruz.

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea sortua da Bilboko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea (orain fakultatearen egoitza) eta Gasteiz, Donostia eta Elkanoko enpresa ikasketen eskolak (orain fakultateko batzarrak) batzeagatik.

Bai Ikastegiak, bai ikastegia bera barnean hartzen duen eraikinak, modernotasuna eta tradizioa uztartzen dituzte. Izan ere, harri eta adreiluz egindako fatxada daukan XIX. mende amaierako eraikin enblematiko batean, Ospitale Militar zaharrean, alegia, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen tradizio eta sendotasun zientifiko guztia biltzen du. Baina, aldi berean, zentro modernoa da, barnealde berrituak eta altzairu eta kristalezko atzealdeak erakusten duten moduan.

Zentrua Gasteizen duela gutxi ezarri da, trebakuntza sendoa daukaten irakasle-talde dinamiko eta entusiasta batekin. Horri esker gai da pertsonak enpresen administrazio eta kudeaketarekin zerikusia daukaten arloetan gaikuntza tekniko handiarekin trebatzeko, eta pertsonengan enpresen arloko ikaskuntzarekin eta erabakiak hartzearekin lotutako gaitasun eta trebetasunak garatzeko ere bai; hala, aldi berean, izaera kritikoa eta besteenganako tolerantzia eta errespetua sustatzen ditu, bere egitekoan azaltzen den bezala.

Bere irakaskuntza eta ikerkuntza jarduera guztiak, etengabe hobetzeko gogoarekin egiten ditu, lan-merkatura trebatuta irteten diren profesionalak egunez egun hobeak izan daitezen; kide guztien helburua gizartea eraldatzen laguntzea eta bizi-kalitatea hobetzea delako, gizarteari ondo prestatutako giza kapitala itzuliz eta bere inguruneko enpresen nahiz beste erakunde sozioekonomiko batzuen lehiakortasuna bultzatuz.

Ikastegian urtero (Beste leiho bat zabalduko du)Harrera Jardunaldia (erderaz) (pdf ,4,2 Mb) egiten dugu eskolak hasi baino lehen. Jardunaldiaren helburu orokorrak bi dira: Alde batetik, ematen dugun titulazioari eta bere lan irteera eta irteera akademikoei buruz ikuspegi orokorra ematea. Eta beste alde batetik, zuei unibertsitateko instalazio eta zerbitzuei buruzko informazioa ematea.

Espero dugu zu hemen egoteak ikastegia handiago bilakatzen lagunduko duela; horretarako, zure ekarpenak, ekimenak eta iradokizunak funtsezkoak dira. Espero dugu, halaber, zure iguripen profesionalak eta pertsonalak beteko direla. Azkenik, ezagutzaren gizartean murgilduta egonik, Ikastegiarekin daukazun harremana zure trebakuntza arautuarekin ez amaitzea nahiko genuke, eta aitzitik, zure lanbide karreran ere trebakuntza horri eustea. Horregatik, jakin ezazu zure esanetara egongo garela, eta lagundu egingo dizugula profesional trebea izaten jarraitzeko, bai eta egoki irizten diezun beste alderdi guztietan ere. Gure poztasunik handiena, zure lanbide karrera arrakastatsua izaten lagundu dugula jakitea da.

Ikaslegoaren, Irakaslegoaren eta A.Z.P.-rekin loturiko ikerkuntza eta irakaskuntzari buruz, enpresetan egiten diren praktikei buruz, Erasmus eta beste ikasleen mugikortasun programari buruz, prestakuntza osagarrien eta orientabideei buruz aukerak eta jarduerak ezagutu nahi baduzu, Urteko Memoria berrienak dituzu zure eskura.