Printzipioak eta baloreak

Misioa (zentroaren zergatia)

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea UPV/EHUko ikastegietako bat da. Bi dira bere izateko arrazoiak:

  • Ikasleei prestakuntza osoa ematea enpresetan lan egiteko eta erabakiak hartzeko behar diren gaitasun eta trebetasunak gara ditzaten, gaurko gizartearen egungo eskakizunak aintzat hartuz, eta ikasleengan jarrera kritikoa eta tolerantzia eta errespetua sustatuz.
  • Ekonomiaren eta enpresaren arloko ikerketa sustatzea eta jakintza hori gizarteari transferitzeko lan egitea.

Hori guztia graduatuen gaitasun profesionala bermatzeko, lan merkatuan baldintza egokietan sar daitezen, eta lagundu ahal izan dezaten enpresen lehiakortasuna hobetzen, eta gizarte osoaren ongizatea bultzatzen.

Ikastegiaren erabiltzaileak dira: ikasleak, irakasle eta ikertzaileak eta administrazio eta zerbitzuetako langileak. Giza taldea oso kualifikatua da eta oso konprometitua dago fakultatearekin. Fakultateak instalazio modernoak dauzka eta irakaskuntzarako eta ikerketarako baliabide teknologikoak.

Ikuspegia (zer lortu nahi dugun)

Ekonomia eta Enpresa Fakultateak erreferentzia izan nahi du enpresen administrazio eta zuzendaritzaren arloko hezkuntzan, bere kide guztien konpromiso eta inplikazioaren bidez, eta bere zerbitzuak etengabe hobetuz hausnarketaren eta aldikako ebaluazioaren bitartez.

BALIOAK (zentroaren jarduna gidatzen duten erreferenteak)

Hauek dira Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen jarduna gidatzen duten balioak:

  • Zintzotasuna eta gardentasuna kudeaketan, funtsezko tresna baitira egoki jarduteko.
  • Parte hartzea eta elkarrizketa, denon artean hobera egiteko, talde lanaren bidez eta erantzukizun partekatuaren bitartez.
  • Konpromisoa eta inplikazioa erakundearen garapenarekin eta kide guztien gogobetetzearekin.
  • Erantzukizun eta lehiakortasun profesionala, gure betebeharrak ondo betetzeko.
  • Berrikuntza eta etengabeko hobekuntza, proiektuaren eta erakundearen aurrerapenaren alde.
  • Ingurumenarekiko sentiberatasuna eta ardura.
  • Pertsonen berdintasun eta dibertsitatearekiko begirunea.

Hauek dira Ekonomia eta Enpresa Fakultateko kideak: Pertsonal irakasle eta ikertzailea (PII), administrazio eta zerbitzuetako (AZPko) kideak eta ikasleak.

Eskolak duen eginkizun hori betetzeko, irakaskuntza- eta ikerkuntza-lanetan berrikuntzaz eta etengabeko hobekuntzaz arduratzen diren irakasleak egongo dira.

Irakasleek eta AZPko kideek printzipio hauetan oinarritzen duten beren elkarbizitza eta lan-harremanak:

  • kide guztiekiko errespetua eta horien arteko eskubide-berdintasuna, eta
  • talde-lana eta lankidetza-izpiritua. 

Ikasleekiko hartu-emanak justizia eta ekitatea printzipioetan oinarrituko dira beti, une oro ikasleen prestakuntza hobetzea eta ikasleentzat fakultatearen eginkizunean agertzen diren helburuak lortzea helburu izanik.

Fakultateak beste ikastegi eta sailekin dituen hartu-emanak lankidetza printzipioak gobernatuko ditu, Unibertsitatearen eta Arabako campusaren helburuak erdiesteko asmoz. Zehatzago esanda, sailekin koordinatzea nahi da, irakaskuntza- eta ikerkuntza-lanak errazteko.

Azken baten, Fakultateak onartzen du eta bere egiten du gizartea aldatzeko eta bizi-kalitatea hobetzeko betebeharra, gizarteari ondo prestatutako giza kapitala itzuliz.

Jokaera, errespetu eta erantzukizunen arauak

Zentroko langileok ongi etorria eman gura dizuegu ikasleoi. Hurrengo lerroetan jokaera, errespetu eta erantzukizun arau oinarrizko batzuk azalduko dizkizuegu, lehen eskolatik hasi eta graduatzen zareten arte bete beharko dituzuenak, ikasketak lasai eta ondo joan daitezen bermatzeko.

  1. Gizabidez jokatu, hala idatziz nola berbaz, irakasleekin, Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalarekin eta ikaskideekin.
  2. Ordenatua eta txukuna izan. Bota hondakinak zakarrontzietan edo dagozkien ontzietan.
  3. Altzariak zaindu eta Fakultatearen hornikuntza.
  4. Errespetatu irakasleek irakasgaiak aurkeztean beren klasea eta tutoretzetarako ezarritako ildoak.
  5. Ez erabili eskuko telefonoa edo gailu elektronikoak klasean zaudeten bitartean, ikasgaian erablitzeko beharrezkoa ez bada..
  6. Eskoletara bertaratze arduratsua izan:irakasleek eskatzen dituzten zereginak eta prestakuntzak aldez aurretik burutuz, arretaz eta aktiboki parte hartuz.
  7. Ordua zaindu. Orduan heltzeko arazorik bazenu edo fakultatetik lehenago irten beharko bazenu, aldez aurretik esan beharko diozu irakasleari.