Titulazio bat baino gehiago aldi berean egitea

 

Graduko Ikasketen Gestiorako Arautegiaren II. Kapitulua:

Titulazio bat baino gehiago aldi berean egitea (17. artikulua)

 

1.- Ikasketa desberdinak aldi berean egiteko eskariak onartuko dira baldin eta ikasleek gaindituta badaukate hasita daukaten titulazioko lehenengo maila osoa, edo 60 kreditu eta baldin eta, matrikula epeak behin amaitutakoan, bigarren titulazioan plazarik geratzen bada. Plazatan baino eskari gehiago badago, hasitako ikasketetako kalifikazioen arabera ordenatuko dira. UPV/EHUk berak ikasketa plangintzan edo programazioan horrela zehaztuz gero, posible izango da titulazioko lehenengo mailan hasita egitea ikasketa desberdinak aldi berean.

2.- Ikasketa desberdinak aldi berean egiteko, ikasleak hasita dauzkan unibertsitateko ikasketen ziurtagiri akademikoa eta unibertsitatera sartzeko probako txartela aurkeztu beharko ditu (UPV/EHUko ikasleek ez dute dokumentazio hori aurkeztu behar izango) eskariarekin batera. Eskariak 2021eko irailaren 01etik 07ra bitartean aurkeztu behar dira, biak barne, campusetako errektoreordetzetan edo Sarbide Bulegoan.

3.- Lehenengo mailatik gorako ikasleentzat ikasketa berri bat aldi berean egiteko, hasi nahi den ikasketa berriaren Ikastegiko Idazkaritzan aurkeztu beharko da eskaria, 2021eko ekainaren 21etik 02ra bitartean. Eskariok Ikastegiko Dekano edo Zuzendariak ebatziko ditu, Errektoreak eskumenak eskuordetuta.

4.-UPV/EHUko graduko ikasle bakoitzak espediente akademiko bakarra izango du irekita unibertsitatean. Salbuespen izango dira artikulu honetan zehaztutakoaren arabera ikasketa desberdinak aldi berean egiten ari diren ikasleak.