Enpresetako praktikak

Gasteizko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean titulazio hau ikasten ari diren ikasleek aukera izan behar dute praktikak enpresa batean egiteko, karreran zehar berenganatu dituzten zenbait jakintza aplikatuko badute eta, aldi berean, graduatu ahal izateko behar dituzten hautazko kredituak eskuratuko badituzte.

Hori dela eta, zentroak ahalegin handia egin du bertako praktika programa sustatzen, ikasleen artean ez ezik, enpresa talde oparoaren barruan ere harrera oso ona izan duelarik. Zehazkiago esanda, 2016/2017 ikasturtean, 108 praktika-hitzarmen sinatu ziren enpresa eta erakunde ezberdinetan.

Ikasle gehienek uste dute aukera hau garrantzitsua dela beren prestakuntzan eta ez dute zalantzarik beren ikaskideei gomendatzen, urterik urtera oso positiboki balioetsiz praktika hauen interesa.

Praktiken inguruko gestio eta prozedura osoa praktiken arautegiak artezten ditu eta  GAUR-PRAKTIGES aplikazioaren bidez gestionatzen da web eremu batean. Bi modu ezberdin dira prozesua hasteko, enpresa batek GAUR sisteman argitaratutako praktikak diren edo ikasle eta enpresa baten artean adostutako praktikak diren kontutan hartuta. Kasu biotan, enpresak praktiketarako hitzarmena formalizatu beharko du non zehaztuko baita ikasleek egin beharreko eginkizunen inguruko informazioa, praktikarako ordu kopurua eta beste.

Ikasleei prozesu oso honetan zehar aholku eskaintzeko asmoz, praktika arduradunak bi hitzaldi egingo ditu informazioa emateko (bata irailean eta bestea maiatzean). Hala eta guztiz ere,  web gune honetatik jaitsi ahal dituzu GAUR sistemaren bidez argitaratutako praktiken (pdf, 171 Kb) prozedurari buruzko gida lasterra eta ikasle eta enpresa baten artean adostutako praktikei (pdf, 152 Kb) buruzkoa.

Informazio gehiago nahi izanez gero deskarga dezakezu praktiketako saio informatzailearen aurkezpena (pdf, 5,2 Mb) edo jarri harremanetan:

  • Praktika arduraduna: Miguel Ángel Peña (Tfnoa.: 688673515 edo tutorego ordutegian)
  • AZP: Begoña Basante (Tfnoa.: 945-013336 edo idazkaritzako ordutegian)

Atzerrian egindako praktikei dagokienez, UPV/EHUren web gunearen mugikortasun eta lankidetzaren atalean aurki daitezke UPV/EHUko ikasleen eskura diren aukera ezberdinetarako estekak.

Ikasleen esperientziak (bideoak)