Gainerako ENLIGHT unibertsitateetako bazkide, laguntzaile edo adituen bilaketa

ENLIGHT aliantzak harreman, sare eta proiektu bateratuak sortzeko aukera ugari eskaintzen ditu, bai irakaskuntzari dagokionez (ENLIGHT), bai ikerketari dagokionez (ENLIGHT RISE).

Bi tresna nagusi daude ENLIGHT sareko unibertsitate guztien edo batzuen artean, Sinergiak eta baterako ekimenak bilatzeko.

Partner Search

UPV/EHUren parte-hartzea eskatzen duten beste unibertsitate bazkide batzuen ekimenak kontsulta daitezke. Argitaratutako informazio bakoitzean, ekimen honetan integratzeko kontaktua agertzen da.

EHUko irakasle, talde edo sail batek, ordea, bazkideak bilatzeko ekimen baten berri eman nahi badie ENLIGHTeko gainerako kideei, enlight@ehu.eus helbidera jo dezake informazio hori ENLIGHT webgunean argitaratzeko.


Cluster Contacts

Bederatzi ENLIGHT unibertsitateetan hainbat pertsona daude beren erakundean kontaktu edo arakatzaile gisa izendatuta; gai partikular batean aditu bat bilatzen bada, Cluster Contact gisa izendatutako pertsonarekin jar daiteke harremanetan, bilatzen ari den adituarekin harremanetan jartzeko.

Beste ekimen batzuk

Sarearekin harremanetan jarri nahi den beste edozein gairen inguruan, UPV/EHUko ENLIGHT taldeari idatz daiteke: enlight@ehu.eus