Eduki publikatzailea

BBK BIZKAIA BEKAK

Epea luzatu da martxoaren 20ra arte

Lehenengo argitaratze data: 2018/12/10

XEDEA

BIZKAIA-BBK Beka Programaren xedea unibertsitateko titulua duten gazte bizkaitarrak munduan erreferente diren zentroetan prestatzea da, modu erabakigarri eta eraginkorrean lagundu dezaten Bizkaia hobea eta prestatuagoa eraikitzen etorkizunari bermez aurre egin ahal izateko, eta hori lehentasunezko sektore gisa identifikaturikoetan (Big Data, Energia, Aeronautika, Finantza Huba, Automobilgintza eta Zilarrezko Ekonomia) eraginez.

PERTSONA ONURADUNAK

BIZKAIA-BBK Beka Programaz baliatzeko aukera izango dutenak baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisikoak dira:

Bizkaian jaioak edo administrazio-egoitza bertan dutenak, gutxienez eskabideak aurkezteko epea zabaldu aurre-aurreko 12 hilabeteetan.
Graduko unibertsitate-titulazioa, deialdi bakoitzeko hautespen-prozesua bukatu baino lehen lortua
30 edo 35 urte bete gabe izatea deialdiaren urteko urtarrilaren 1ean (hautagaiek aukeratutako prestakuntza-programaren arabera).

PRESTAKUNTZA-IBILBIDEEN DESKRIBAPENA

1. fasea: Prestakuntza espezializatua nazioartean erreferentziazko zentroetan.

Hautaturiko pertsonek Graduondoko titulua lortzeko ikastaroan parte hartuko dute ardatz estrategiko bakoitzari esleituriko erreferentzia-zentroetan. Sektore horretan lider diren enpresek identifikaturiko erronkei erantzungo dieten alor espezifikoen ezagutzan sakontzera zuzenduta egongo da ikastaroa. Graduondoko prestakuntza nahitaez aurrez aurreko eta dedikazio osoko modalitatean egin behar du hautagaiak.

2. fasea: Bizkaiko enpresetan laneratzea

Aurretiazko prestakuntza-fasea amaitu ostean eta graduondoko titulua lortuta, hautagaia Bizkaiko erreferentziazko enpresa batean sartuko da, egin duen prestakuntzari dagokion lehentasun-arloan. Lan-kontratuak gutxienez 2 urtekoa izan behar du, eta enpresak goi-mailako tituludun bati eskaintzen dizkion lan-baldintzen baliokideak eman beharko dizkio, eta betiere lanaldi osokoa izango da.