Eduki publikatzailea

2019ko Gazteen Itzultzerako laguntza-programa (Lanbide)

Lehenengo argitaratze data: 2019/04/04

Gazteen itzulera izeneko programaren bitartez Lanbidek laguntza eskaini nahi die Estatuaz kanpotik edo beste autonomia-erkidego batetik EAEra itzuli nahi duten gazteei (35 urtetik beherakoak). Horretarako, gazte horiek kontratatzeko diru-laguntza ematen die enpresei.

Lanbideren xedea da EAErekiko lotura duten gazteen kontratazioa sustatzea eta enpresei aukera eskaintzea lanbide- edota hizkuntza-gaitasunak eskuratu dituzten pertsonak euren plantilletan sartzeko, kontrataziorako diru-laguntza emanez. Kontratuak 12 hilabete iraun behar du gutxienez.

Programa honen gaineko edozein argibidetarako, kontaktuan jar zaitezke retornojuvenil@lanbide.eus posta elektroniko bitartez, edo telefono hauetara deituz:945 18 13 35 / 945 18 13 09.