Eduki publikatzailea

BERRIAn lan egin nahiko lukeen kazetaririk ezagutzen duzu?

Lehenengo argitaratze data: 2020/03/02

Gure balioetan oinarritutako kazetaritza egiten jarraitu nahi dugu. Hori dela eta, kazetarien LAN POLTSA osatzen ari gara Andoaingo erredakzio nagusian zein Bilboko, Gasteizko, Iruñeko eta Baionako ordezkaritzetan aritzeko.

Eskatzen da:

  • Kazetaritza, komunikazio edo antzeko unibertsitate ikasketak eginak izate edota kazetari gisa esperientzia izatea.
  • Multimedia kazetaritza: sare sozialak, webguneak…
  • Kontuan hartuko da bideogintzan aritu izana.
  • Pertsona arduratsua eta ekimentsua izatea, taldean lan egiteko gai dena.
  • Kontuan hartuko da euskaraz besteko hizkuntzen ezagutza, bereziki ingelesarena (oinarrizko maila, gutxienez).
  • Gidabaimena eta autoa izatea.

BERRIAn erredaktore izateko interesa baduzu (edo izan dezakeen inor ezagutzen baduzu), bidali curriculuma, martxoaren 10a baino lehen, helbide honetara: gizabaliabideak@berriataldea.eus.