Eduki publikatzailea

Bizkaia BBK Bekak 3. edizioa

Epea: 2020/03/13

Lehenengo argitaratze data: 2020/02/10

Irudia

XEDEA

BIZKAIA-BBK Beka Programaren xedea unibertsitateko titulua duten gazte bizkaitarrak munduan erreferente diren zentroetan prestatzea da, modu erabakigarri eta eraginkorrean lagundu dezaten Bizkaia hobea eta prestatuagoa eraikitzen etorkizunari bermez aurre egin ahal izateko, eta hori lehentasunezko sektore gisa identifikaturikoetan (Big Data, Energia, Aeronautika, Finantza Huba, Automobilgintza eta Zilarrezko Ekonomia) eraginez.

PERTSONA ONURADUNAK

  • Bizkaian jaioak edo administrazio-egoitza bertan dutenak, gutxienez eskabideak aurkezteko epea zabaldu aurre-aurreko 12 hilabeteetan.
  • Graduko unibertsitate-titulazioa, deialdi bakoitzeko hautespen-prozesua bukatu baino lehen lortua
  • 30 edo 35 urte bete gabe izatea deialdiaren urteko urtarrilaren 1ean (hautagaiek aukeratutako prestakuntza-programaren arabera).

PRESTAKUNTZA-IBILBIDEEN DESKRIBAPENA

1. fasea: Prestakuntza espezializatua nazioartean erreferentziazko zentroetan.

2. fasea: Bizkaiko enpresetan laneratzea.