Eduki publikatzailea

Gazte ekintzailetzarako bekak 2019. Deialdia IREKITA

Epea 2019ko irailaren 20an, 16:30etan amaituko da

Lehenengo argitaratze data: 2019/09/10

“Gazte ekintzailetza” izeneko programak enpresa arloko ideia edo ekimenak laguntzea izanen du helburu, gehien dela, 45. Honetara, ekintzailetzaren kultura zabaldu eta aktibatu nahi da bekak jasoko dituzten ikasleen artean, unibertsitatearen eremuan sor litezkeen enpresa ekimenak laguntzearren.

Baldintzak

Parte hartu ahal izango dute programan UPV/EHUko titulatu eta ikasleek baldin eta azken hiru akademi ikasturteetan (2016/2017, 2017/2018 edo 2018/2019) unibertsitateko titulazio ofiziala lortu badute edo 2019/2020 akademi ikasturtean graduko azken ikastaroan edo master ofizialen batean matrikulatuta badaude.