Gaztedi Busturialdea Bekak 2020
Epea: 2020/04/30
Lehenengo argitaratze data: 2020/04/01
Beka kopurua: 10
Iraupena: 5 hilabete
Zenbatekoa: 680 euro hilero
BALDINTZAK
- 18-25 urte izatea, biak barne (edo 30 urte baino gutxiago izatea, Gazte Bermea Sistema Nazionalean inskribatutako pertsonen kasuan).
- Lanbiden lan eskatzaile moduan agertzea.
- Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi-mailako edo goi-mailako titulua, profesionaltasun ziurtagiria edo unibertsitate titulua (diplomatura, lizentziatura edo gradua) izatea.
- Jasotako prestakuntzarekin erlazio zuzena duen hiru hilabetetik gorako lan-esperientzia ez izatea.
- Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera 'Gaztedi Busturialdea' hitzarmena sinatu duten udalerrietako batetan erroldatuta egotea, hain zuzen ere: Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Nabarniz eta Sukarrieta.
Estekak