Laskorain Ikastolak 5 irakasle behar ditu 2019/2020 ikasturtean lan egiteko
CV-a bidaltzeko azken eguna: ekainak 19
Lehenengo argitaratze data: 2019/06/14
- Filosofia edo Gizarte Antropologian Gradua. Hizkuntzak baloratuko dira (Ingelesa eta frantsesa). Bigarren Hezkuntzako masterra.
- Ekonomian gradua historiako ezagutzarekin edo Historiako gradua ekonomia ezagutzarekin. C1 ingelesa. Bigarren Hezkuntzako masterra.
- Filologia hispanikoan edo Filologia klasikoan gradua. Frantsesa B2. Bigarren Hezkuntzako masterra.
- Matematikako gradua. IKT/informatikan ezagutza (Lanaldiaren %80a) Bigarren Hezkuntzako masterra.
- Euskal Filologia gradua. Euskaraz Bizi programaren ezagutza izatea edo euskal kulturgintzarekin konpromisoa izatea baloratuko da (Lanaldiaren %70a) Bigarren Hezkuntzako masterra.
- Haur Hezkuntzako 1. ziklorako lan-poltsa.
*EGA (edo baliokidea) derrigorrezkoa da postu guztietarako.*
Ondorengo ikasketak badituzu, eta gurekin lan egin nahi baduzu, bidali kurrikuluma hurrengo helbidera: laskorain@ikastola.eus