AIReF bekak (2017/2018 deialdia)

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) beken onuradun izatea lortu duen erakundeetako bat da.

Interesa baduzu, izena eman behar duzu eta dokumentazioa erantsi beheko formularioaren bidez.

Izena emateko epea ekainaren 4 arte izango da.

  • Deialdiaren helburua:

Beka hauen bidez, egonkortasun eta jasangarritasun fiskala helburu, prestakuntza eta ikerkuntza sustatu nahi dira ekonomia eta aurrekontu analisiaren arloan. Jarduera hauek AIReF-k osatu eta UPV/EHUk onetsitako prestakuntza proiektu batekin bat etorrita egingo dira, bekak artikulatzen dituzten bi programen arabera, hots:

  1. Prestakuntza programa, AIReF-ren sail ezberdinek garatutako lanaren inguruko prestakuntza lana izanik.
  2. Ikerkuntza programa, eduki nagusiki akademikoa duena eta proiektu espezifikoei lotua.

Bekadunen praktikak, hamabi hiletan luzatuko diren praktikak, AIReF-ren egoitzan garatuko dira, AIReF-ko zuzendaritza arloetako arduradunek gainbegiratuta eta tutore batek zuzenduta.

Epez kanpo!

Informazioa bidaltzeko epea: 2018/05/29-tik 2018/06/04-ra arte

Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoa

DATU PERTSONALAK BILTZEKO ETA TRATATZEKO BAIMENA

Honen bidez, baimena ematen diet Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateari (IFZ. Q-48/18001-B) eta zerbitzuak emango dizkiodan enpresa/entitate/erakundeari, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 5. artikuluaren esparruan, nire datuak tratatu eta lagatzeko, datu horiek laneratzearen arloan eta enplegagarritasunari buruzko jardueren memoria eta txostenetan erabili ahal daitezen.

Adierazten dut helburuak ezagutzen ditudala eta berariaz ematen dut onarpena. Nire datu pertsonalak beste edozertarako erabiltzeko, beharrezkoa izango da nik aurretiaz eta berariaz baimena ematea.

Halaber, adierazten dut jakinarazi didatela edozein momentutan nire datu pertsonaletan sartzeko, horiek zuzentzeko, ezerezteko edo horien aurka egiteko eskubideak erabil ditzakedala.