Berriak

Ikastaroak (UPV/EHU): lan munduan sartzeko zeharkako gaitasunen garapena

Lehenengo argitaratze data: 2017/11/06

Lan munduan sartzeko zeharkako gaitasunek duten garrantzia ikusita, UPV /EHUko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren Arloko Errektoreordetzan formazio osagarria emango duten 18  ikastaro antolatu dira.

Ikastaro horiek 25-30 pertsona osatzen duten talde txikitan emango dira.

Aipatutako ikastaroetan parte hartzeko I. eranskina bete behar duzu eta bidali eranskinean agertzen den helbidera azaroaren 14rako. Eskaerak jasotzen diren dataren arabera  esleituko dira ikastaroetako plazak.

Azaroaren 16rako mezu bat jasoko duzu adieraziz ikastaroan edo ikastaroetan plazarik esleitu zaizun eta ikastaroa emango den gela. Lehentasuna emango zaie Graduaren azken urtean dauden ikasleei.

Aprobetxatu ezazu aukera!