Berriak

Enpresa ideien lehiaketa THINK BIG 2017 (Gipuzkoako campusa)

Eskaerak aurkezteko epea: 2017ko abenduaren 4ra arte.

Lehenengo argitaratze data: 2014/10/01

"Think Big 2017" enpresa ideien lehiaketak UPV /EHUko unibertsitarioen artean ekimenerako kultura hedatzeko ekintzen markoaren barruan du kokagunea; eta, zehazkiago, Gipuzkoako campuseko ENTREPRENARI programaren baitan (http://www.entreprenari.com/).

Deialdiak, alde batetik, jarrera ekintzailea piztu nahi du.Oro har, ikasle, tituludun eta ekintzaileek zerbitzuak eta produktu bideragarriak komertzialki garatzeko, beraien jakintzak eta lanbide esperientzia aplikatzen adoretu nahi du.

Beste alde batetik, lehiaketak edozein negozio ekimen edota negozio ideia garatzeko lankidetza eman nahi du, eta ekintzaileen beharrak hobeto betetzeko komunikazio tresna bat sortu nahi du.