
-
3 hilabeteko praktikak Europar enpresatan
-
Titulu akademiko guztientzako aukera
-
Austria, Irlanda, Italia, Portugal, Txekiar Errepublika, Polonia eta Malta
-
Praktikak egiteko enpresa/erakundea, diru-laguntza, tutorizazioa eta aseguruak
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Erasmus+ programan, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren laguntzaz, tituludun berriek atzerriko enpresetan praktikak egiteko EPEZ programa izeneko ekimen berria antolatu du.
UPV/EHUk tituludunen laneratzeko aukerak hobetzen laguntzeko gogoa du eta hortik, hain zuzen, sortu da programa hau, tituludunek lan munduari berme handiagoz aurre egin ahal izateko gaitasunak izan ditzaten. Halaber, belaunaldi libre eta beste kultura edo gizarte batzuen aurrean begirunetsuak sortzeko nazioarteko mugikortasunak duen garrantziaz ohartzeko balio du. Beste alde batetik, programak mugikortasunari bultzada sendoa ematea eta gizonezkoen eta emakumezkoen arteko aukera desberdintasuna murriztea ere badu helburu.
Dokumentuak:
1.– Hautagaiek, eskaera egiterakoan, baldintza hauek bete behar dituzte:
• Baldintza orokorrei dagokienez, Europar Batasuneko estatu kide bateko herritarrak izatea, edo EBn sartzeko hautagai den herrialde batekoak izatea (Albania, Bosnia eta Herzegovina, Moldavia, Montenegro, Ipar Mazedonia, Serbia, Turkia, Ukraina), edota Europako Ekonomia Guneko herrialde batekoa izatea (Liechtenstein eta Norvegia). Horrez gainera, deialdi honetan parte hartu ahal izango dute ere Espainiak ofizialki errefuxiatutzat, apatridatzat edo egoiliar iraunkortzat dituen pertsonek. Azkenik, Programan parte hartzen duten herrialdeetako nazionalak ez diren pertsonek ere deialdian parte hartu ahal izango dute, baldin eta hirugarren herrialde bateko herritarrak badira eta praktikaldiak iraun bitartean Espainian bizitzeko bizileku baimena badute.
• Ikasketen azken mailan edo master ofizialen batean matrikulatuta egotea.
• Erasmus+ Programan guztira 9 hilabete baino gehiago parte hartu ez izana, matrikulatua dagoen zikloaren baitan (erreferentzia gisa, kontuan edukiko dira Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzak dituen datuak).
• EAEn erroldatuta daudenak: izena emanda izatea LANBIDE / Euskal Enplegu Zerbitzuan (LANBIDEn alta UPV/EHUko Enplegu Guneetan egin daiteke).
• Harrera herrialdeko hizkuntzan edo, aukeran, ingelesez ahoz komunikatzeko gai izatea, eta gaitasun hori frogatzeko moduan izatea.
• Diru laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik jaso ez izana, Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenean arabera sexu arrazoiengatiko diskriminazioagatik jasotakoak barne.
2.– Praktikak egiten hasi aurretik, hautatuek UPV/EHUko unibertsitate titulu ofizial baten jabe izan beharko dute, edo bestela, 2022/2023 ikasturtean lortutako ondoko ikasketa hauetako baten titulu eskubideak ordainduta izan beharko dituzte (lizentzia, diplomatura, gradua, ingeniaritza, arkitektura edo master ofiziala), praktika egiten hasi baino lehen.
a) NAN, AIZ edo pasaportearen fotokopia.
b) Egonaldiaren ziurtagiriaren kopia Erasmus+ Programan parte hartu dutenek, UPV/EHU ez den beste unibertsitate baten bidez parte hartu bada; horretarako gaitasuna duen departamentuak igorri beharko du ziurtagiria. Erasmus+ mugikortasuna UPV/EHUren bidez egin dutenek ez dute ziurtagiririk gehitu beharko.
c) Hizkuntza titulu ofizialen fotokopia (Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren arabera, MCERL).
d) EAEn erroldatuta daudenak: LANBIDEn alta egoera egiaztatzen duen agiria (EABA/DARDE). LANBIDEn alta UPV/EHUko Enplegu Guneetan egin daiteke (lehenago hitzordua eskatuta).
Deialdi hau UPV/EHUren Praktikak eta Enplegua atarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eskariak aurkezteko epea, eta 2023ko uztailaren 7an amaituko.
OSO GARRANTZITSUA: Formularioa bete eta eskaria igorri eta gero, eskatzaileak gordekina jasoko du eskaeran jakinarazpenetarako zehaztu duen helbide elektronikoan. Mezu elektroniko hori behin jasota, igorri beharko da Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordetzara - Bizkaiko Enplegu Gunea (U02000341). UPV/EHUko erregistro elektronikoaren bitartez aurkeztu beharko da, edo, bestela, Administrazio publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 legearen 16.4 artikuluari jarraiki.
Eskaera orria aurkeztuko da web-orriaren bidezko formularioan egitea lortu ezean.
Eskaerak aurkezteko epea: 2023ko uztailaren 7ra arte.
Hautaketa batzordeak honako balorazio irizpide hauek hartuko ditu kontuan:
Programari buruzko informazioa UPV/EHUn eskura daiteke ondorengo telefono zenbakietan:
Ondorengo emailetan:
Dokumentuak:
Dokumentua:
Dokumentuak: