Berriak

Foru Ogasunerako lan poltsa sortzeko deialdia - Errenta Kanpaina

Lehenengo argitaratze data: 2019/07/23

Jarraian, eskainitako lanaren eta hautapen prozesuaren ezaugarri batzuk azaltzen ditugu, baita deialdiaren xehetasunak eta eskaera egiteko esteka GFAren egoitza elektronikoko Enplegu Publikoa atalarena:

- Eskaerak aurkezteko epea: uztailaren 9tik 30era bitarte, hura barne.

- Azterketa ez da egingo 2019ko urriaren 11 baino lehen.

- Iraupena: 3 eta 6 hilabete bitarte.

- Lanaldia: urtarrila-ekaina edo apirila-iraila edo apirila-ekaina.

- Hileko soldata gordina: 3.000 €

- Beharrezko titulazioa. Hauetako edozein: unibertsitate gradua; diplomatura; 3. mailako lanbide heziketa; eta beste batzuk (ikus oinarri arautzaileak).

- Euskara maila: 3. hizkuntza eskakizuna edo titulu baliokidea. Hizkuntza eskakizuna hautapen prozesuan bertan egiaztatzeko aukera.

- Hautapen prozesuan parte hartzeagatik ordaindu beharreko tasa: 20 euro.

- Zereginak: zergadunei laguntzea errentako autolikidazioak aurkezten edota BEZeko itzulketak tramitatzen; kanpainetan telefono arreta ematea; kanpainetako gorabeherak ebaztea.

- Lantokia: departamentuak Donostian duen egoitza nagusia edo/eta errenta mekanizaturako bulegoetako edozein.
Ordutegia: lansaio jarraitua. Goizez. Une jakin batzuetan, larunbatak ere bai.