XSLaren edukia

Logistika eta Ekoizpen Sistemen Diseinu, Plangintza eta Kudeaketa

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2019/20
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala22.533.8
Gelako p.3045
Ordenagailuko p.7.511.2

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Irakasgaiak ondorengo gaitasunak garatzen ditu (M03 modulua – Enpresen Antolakuntza):



1. Produkzio-, logistika- eta administrazio-sistemak proiektatzea eta kudeatzea.

2. Gaitasuna industria-antolakuntzako problemak modelatzeko. Ebazteko eta erabakiak hartzeko laguntza-teknikak: arriskuen analisia, sistemen modelatua, optimizazio- eta simulazio-teknikak.

3. Kalitate-sistemak diseinatzea, ezartzea, ebaluatzea eta kudeatzea.



Industria antolakuntzaren ingeniaritzako graduko titulazioko eta, oro har, graduko tituluen beste gaitasun batzuk lortzen ere lagunduko du.



Ikasleak, ikasketak egin ondoren, ondorengo ikaste emaitzak lortuko ditu:



IE1. Prozesu-ingeniaritza zer den bereizi edo sailkatu, eta produktu-ingeniaritzarekin nola erlazionatzen den ulertu. Automatizazio-maila edo ekoizpen fluxuaren izaeraren arabera ekoizpen-prozesuak bereizi.

IE2. Ekoizpen prozesuak prozesu-diagramen bidez deskribatu, denborak kontuan izanda.

IE3. Monoproduktu eta multiproduktu lerroak diseinatu eta birdiseinatu.

IE4. Tailerkako ekoizpen-sistema bat diseinatu.

IE5. Lean manufacturing kontzeptuaren bidez ekoizpen prozesu baten xahutzeak minimizatu.

IE6. Biltegi bat diseinatu apalategien bidez.

IE7. Denbora horizontearen arabera ekoizpen-plangintza motak desberdindu: salmenta eta eragiketen plana; ekoizpen plan maisua eta ekoizpenaren plangintza.

IE8. Enpresa jakin baten salmenta eta eragiketan plana burutu. Ekoizpenaren plan maisua eta material beharrizanen plangintza garatu, eta baita ahalmenaren plangintza.

IE9. Enpresaren ekoizpenaren programazioa burutu oso epe laburrera.

IE10. Monoproduktu eta multiproduktu lerroak diseinatu eta birdiseinatu. Orekatze-algoritmo heuristikoak erabiliz.

IE11. Algoritmo optimo eta heuristikoak erabiliz enpresaren ekoizpenaren programazioa egin oso epe laburrera.

IE12. Kalitate kontzeptua ulertu.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

GAI TEORIKOAK:



1. gaia. Ekoizpen-prozesuen deskribapena.

2. gaia. Produktuari zuzendutako ekoizpen-prozesuen diseinua.

3. gaia. Tailerkako edo prozesuari zuzendutako ekoizpen-prozesuen diseinua.

4. gaia. Lean manufacturing.

5. gaia. Biltegien diseinua.

6. gaia. TOC (Theory of Constraints).

7. gaia: Lokalizazioa. Eragiten duten alderdiak.

8. gaia. Kalitatearen kudeaketa. Kontzeptuak.

9. gaia. Eskari independentedun stocken kudeaketa.

10. gaia. Plangintza agregatua.

11. gaia. Ekoizpen-plan maisua.

12. gaia. MRP (Materials Requierement Planning).

13. gaia. Ahalmenaren plangintza.

14. gaia. Ekoizpenaren programazioa.





ORDENAGAILU PRAKTIKAK:



Bost ordenagailu praktika: Ekoizpenaren plangintza modulua ERP (Enterprise Resource Planning) jakin batean.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaiko gai desberdinak azalpenetarako klase (klase teorikoak), ikasgelako praktika eta ordenagailu bidezko praktiken bidez landuko dira. Ikasleak, pixkanaka, oinarrizko gaitasun eta trebetasunak bereganatuko ditu. Hori guztia, problemetan oinarritutako ikaskuntza (POI) metodologia jarraituz (lehenengo 5 gaiak) eta ohiko metodologia jarraituz (gainontzeko gaiak) egingo du. Ikasturtean zehar taldekako eginkizunei bideratuko zaien ordu kopuruaren portzentajea garrantzitsua izango da.



Gaitasunak eta ikasketa emaitzak irakasgaiaren bloke desberdinetan garatuko dira.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

* Etengabeko ebaluazio-sistema erabiliko da.



1. Prestakuntza-epealdian egin beharreko probak. Ondorengoak ebaluatuko dira:



‒ Ordenagailu praktikak: Asistentzia, jarrera eta praktikak gauzatzea % 5.

‒ Problemetan Oinarritutako Ikaskuntza (POI) metodologiaren bidez garatuko diren banakako lanak (amaierako notaren % 12) eta taldeka garatuko diren lanak (amaierako notaren % 13). Metodologia hori irakasgaiaren lehen blokeko ikasgaientzako erabiliko da (1, 2, 3, 4 eta 5. gaiak).



Prestakuntza-epealdian 3 puntu lortuko dira gehienez. Gainera, irakasgaia gainditzeko nahitaezkoa izango da 3 puntu horietatik % 45 lortzea.



Ikasleak POI metodologiako jarduera guztiak burutu beharko ditu ohiko deialdian irakasgaia gainditu ahal izateko. Gainera, POI metodologian eta ordenagailu praktiketan asistentzia nahitaezkoa da irakasgaia gainditzeko. Alegia, asistentzia ezak (behar bezala ez bada justifikatu) ondorio bezala izango du ikaslea amaierako ebaluazio sistemarekin ebaluatzea.



2. Azterketa deialdirako ezarritako data ofizialean egingo den proba osagarria (idatzizko azterketa).



Proba osagarri horretan bi atal izango dira: Bata POI metodologiari dagokiona (10 puntutan baloratuko dena eta amaierako notan % 15eko pisua izango duena), eta bestea ohiko metodologiari dagokiona (10 puntutan baloratuko dena eta amaierako notan % 55eko pisua izango duena). Bai POI metodologiaren zatian, bai ohiko metodologiaren zatian, notaren % 50 (5 puntu) atera beharko da irakasgaia gainditu ahal izateko. Probako bi zatiak gainditzen badira, bi ataletatik nota ponderatu bat lortuko da.



Azterketa deialdirako ezarritako data ofizialean egingo den proba osagarriak irakasgaiko azken notan duen pisua % 50 baino gehiago denez, proba horretara ez aurkezteak automatikoki deialdiari uko egitea ekarriko du, eta ondorioz, EZ AURKEZTUA bezala azalduko da.



* Bestalde, ikasleak eskubidea du amaierako ebaluazio sistema aukeratzeko, nahiz etengabeko ebaluazio-sisteman parte hartu izan edo ez izan. Ikasleren batek azken ebaluazio sistema aukeratzen badu, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat (sinatuta) aurkeztu beharko dio irakasleari. Horretarako, bederatzi asteko epea izango du, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita. Denbora tarte hori pasatu ondoren, ez da onartuko aipatutako helburua duen idatzi edo eskaerarik.



Amaierako ebaluazio sistema horrek froga osagarriari gehituko zaion froga gehigarri bat izango du. Froga gehigarri horretan gainontzeko ikasleek POI metodologian eta ordenagailu praktiketan eskuratutako ezagutzak ebaluatzeko galdera edo/eta ariketak izango dira. Proba gehigarri hori gainditzea nahitaezkoa izango da irakasgaia gainditu ahal izateko (5 puntu lortzea 10etik).



Kasu honetan ere, azterketa deialdirako ezarritako data ofizialean egingo den proba osagarriak irakasgaiko azken notan duen pisua % 50 baino gehiago denez, proba horretara ez aurkezteak automatikoki deialdiari uko egitea ekarriko du, eta ondorioz, EZ AURKEZTUA bezala azalduko da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleak emandako materiala.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Domínguez Machuca, J.A. (1999). Dirección de Operaciones. Aspectos estratégicos en la producción y los servicios. McGrawHill

Domínguez Machuca, J.A. (1999). Dirección de Operaciones. Aspectos tácticos y operativos en la producción y los servicios. McGrawHill

Heizer, J. y Render, B. (2007). Dirección de la producción y operaciones. Decisiones estratégicas. Prentice Hall. 8º edición.

Heizer, J. y Render, B. (2007). Dirección de la producción y operaciones. Decisiones estratégicas. Prentice Hall. 8º edición.

Schroeder, Roger. (2005) Administración de operaciones. Concepto y casos contemporáneos. McGrawHill.

Suñe, A., Gil, F. y Arcusa, I. (2005). Manual práctico de diseño de sistemas productivos. Díaz de Santos. Madrid.

Goldratt, E. (1993). La meta. Ed. Diaz de Santos.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Baudin, M. (2004). Diseño de líneas de montaje. Ed. Productivity.
Chase, R., Aquilano, N. y Jacobs, R. (2005) Administración de la producción y operaciones para una ventaja competitiva. McGrawHill. Mexico.
Cuatrecasas, LL (2000). Diseño de procesos de producción flexible. TGP. Madrid.
Cuatrecasas, Ll. (2000). Organización de la producción y dirección de operaciones. Sistemas actuales de gestión eficiente y competitive. Ed. Ramón Areces.
Cuatrecasas, Ll., (1998). Gestión competitiva de stocks y procesos de producción. Gestión 2000. Barcelona.
Hirano, H. (1997). 5 Pilares de la Fábrica Visual. TGP-Tecnologías de Gerencia y Producción
Hirano, H. Manual para la implantación del JIT. (2001). Una guía para la fabricación Just in Time.
Lario, F.C. (2002). Problemas de programación y control de producción. Ed. Universidad Politécnica de Valencia.
Monden, Y. (1997). El Just in Time en Toyota. Ed. Deusto.
Muther, R. (1981). Distribución en Planta. Hispano Europea, S. A.
Nakajima, S. (1993) Introducción al TPM. Ed. Productivity
Productivity, I. (1993). 20 Claves para mejorar la fábrica. TGP-Tecnologías de Gerencia y Producción,
Sekine, K. (1993). Diseño de células de fabricación. Ed. Productivity.
Shingo. S. (1990) Tecnologías para el cero defectos. Ed. Productivity
Shingo. S. (1990) Una revolución en la producción: El sistema SMED. TGP-Tecnologías de Gerencia y Producción,
Sule. D. (2001). Manufactura. Ubicación, planeación y diseño. Thomson.
Vollmann, T. y otros. (2005) Planeación y control de la producción. Administración de la cadena de suministros. McGrawHill. México.

Aldizkariak

1) www.apqc.org Centro americano de productividad y calidad.
2) www.cranfield.ac.uk/public/mn/ Estrategias de producción. Universidad de Cranfield.
3) www.ame.org Asociación para la excelencia en la fabricación
4) www.sap.com
5) www.agilityforum.org Perfiles de estrategias de la industria
6) www.web.mit.edu/ctpid/www/agile/atlanta.html Proyecto ágil de fabricación
7) www.dfca.larc.nasa.gov/dfc/toc.html Diseño de ventajas competitivas
8) www.baddesigns.com Ejemplos de malos diseños
9) www.asq.org Sociedad americana para la calidad
10) www.juran.com Instituto Juran

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • DIAZ DE BASURTO URAGA, PABLO
  • LANDETA MANZANO, BEÑAT
  • RUIZ DE ARBULO LOPEZ, PATXI

TaldeakToggle Navigation

01A Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

10:00-11:30

Irakasleak

01A Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

11:00-12:30

11:30-12:00

Irakasleak

01A Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
24-25

12:30-14:00

27-27

12:30-14:00

29-29

12:30-14:00

31-31

12:30-14:00

Irakasleak

01B (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

31A Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

11:00-12:30

Irakasleak

31A Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

12:00-14:00

Irakasleak

31A Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
24-25

12:30-14:00

27-27

12:30-14:00

29-29

12:30-14:00

31-31

12:30-14:00

Irakasleak

31B (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala