XSLaren edukia

Lanaren Antolaketa eta Giza Faktorea

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2019/20
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4567.5
Gelako p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Lana behar bezala antolatu eta kudeatzeko oinarrizko ezagutza teorikoa jasotzea, bai industria, zerbitzu, zein administrazioko enpresetan.

Era berean, lantokian gutxi ekoiztea eragiten duten arrazoiak ondo ikertzeko beharrezkoak diren metodoak jorratuko dira.



Moduluan landuko diren gaitasunak:

-MO3OE1: Gaitasuna, Industri antolakuntzaren ariketak burutzeko, ebazpen teknikak erabiltzeko eta erabaki hartzean laguntzeko: arriskuen analisia, sistemen modelatzea, optimizazio teknikak eta simulazioa.



-MO3OE2: Teknika berriak eta erramintak identifikatzea enpresen antolakuntza eta kudeaketa burutzeko.



-MO3OE4: Enpresako kideen esperientzia eta ezagutza kudeatzea funtzionamendu hobekuntzak lortzeko.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. Empresa, Produktibitatea eta kosteak

2. Lanaren Azterketa: Metodo eta denboraren hobekuntza

3. SMED teknika

4. 5S-ak

5. Lanaren neurketa

6. Kronometro bidezko denborak

7. Momentuko Behaketak

8. Lehenetsitako denborak (MTM)

9. Denbora normalizatuak

10.Etengabeko hobekuntza, aldakortasunaren analisia

11.Makinen arteko interferentzia

12.Industri Diseinua

13.QFD

14.Balioaren analisia

15.Kudeaketa Arina

16.Lanpostuen balorazioa

17.Soldaten egituraketa

18.Motibazioa lan arloan

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honek 6 kreditu ECTS ditu, eta beraz ikasleei 150 orduko lana egitea dagokie. 6 kreditu hauek honela banatzen dira:

-Irakaskuntza Magistrala (45 ordu), bertan kontzeptu teorikoak landuko dira eta dagokien gaietan ariketak burutuko dira.

-Gelako Praktikak (15 ordu), bertan derrigorrezko praktika batzuk egin beharko dira. Praktika hauek taldeka edo bakarka burutu beharko dira, irakaslearen aginduen arabera.



Gainera, ikasturtean zehar ikasgaiaren berezko gaiarekin lotutako talde-lana egin beharko da. Lana egitea nahitaezkoa da. Laneko taldeak ikasleek proposatuko dituzte (3 eta 5 ikasle artean), eta irakasleak onartu beharko ditu. Lana entregatzeko epea ikasturte hasieran zehaztuko da.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Idatzizko azterketa bat egingo da, deialdi ofizialaren araberakoa. Azterketa bi zatiz osatuta egongo da:

1. Teoria, 6 puntu gutxi gorabehera.

2. Ariketak, 4 puntu gutxi gorabehera.



Ikasleak bi zatiak gainditu behar ditu, hau da, zati bakoitzaren puntu erdiak lortu behar ditu, bi zatien puntuak batu ahal izateko. Bi zatiak gaindituta ez badaude, ikasgaia ez da gaindituko.

Behin azterketa gaindituta, azken nota batezbesteko haztatua eginda kalkulatuko da azterketa (%70), praktikak (%15) eta taldeko lana (%15) -ren artean. Betiere azterketa gainditu beharko da ikasgaia gainditzeko.



Ikasleak ebaluazio jarraituari uko egitea erabakitzen badu eta azken ebaluazio sistema egitea erabakitzen badu, idatziz jakinarazi beharko du bederatzi asteko epean, lauhilekoaren hasieratik zenbatzen hasita, eskolaren egutegi akademikoaren arabera. Jakinarazpen hori irakasleari eskutik eskura eman beharko zaio, eta ez da baliozkoa izango posta elektronikoz edo beste bitarteko digitalez entregatzea.

Kasu horretan, ikasleak azterketa eta proba gehigarrien bidez ebaluatuko dira (ahozko azterketa, adibidez), berarentzat berariaz diseinatutakoak, irakasleak zehazturiko egun batean. Aipatutako azterketan eta probetan, deialdiari dagokion lauhilekoan zehar ikusitako eduki guztiak eta jarduera/praktika guztiak sartuko dira. Ikasleak, ikasgaia gainditzeko, egindako proba guztiak gainditu beharko ditu (azterketa eta proba gehigarriak).



IAIG-DUALA prestakuntza-ibilbidea aukeratzen duten ikasleek honako agiri hauek prestatu beharko dituzte ikasgaiaren ebaluazio jarraitua egiteko:

Jarraipen-koadernoa, txostenak, memoria. Dokumentu hau Formazio Planaren parte izango da, eta bertan, enpresako instruktorearekin egin diren bilerak eta enpresan egindako jarduerak, irakasgaiaren gaitasunekin lotutakoak, jasoko dira. Dokumentua hilero beteko da eta BIEko tutoreari bidaliko zaio. Txosten guztien baturak azken txostena osatuko du, eta azken txosten horren gaineko ebaluazioa egingo da. Dokumentu honen balorazio-ehunekoa ikasle "ez dualen" etengabeko ebaluazioari dagokion berdina izango da (% 30). Dokumentu honen nota instruktoreak eta tutoreak adostu beharko dute.

Era berean, instruktoreak enpresan egindako jarduerei buruzko idatzizko proba bat diseinatuko du, ikasleak bere zereginen funtsezko kontzeptuen barneratzea modu argian islatu ditzan, eta azken notaren %30 balioko du. Nota hori instruktoreak proposatuko du eta tutorearekin adostuko du.

Irakasgaiaren tutoreak ebaluazio hori osatuko du azken proba bat eginez (% 40). Idatzizko proba bat izango da ikasle dualentzat propio egindakoa, irakasgaiaren zati nuklearra osatzen duten ezagutzak bereziki azpimarratuz. Irakasgaiaren lehen astean, tutoreak irakasgaiaren eduki nuklearrak zehaztuko ditu, eta, dokumentu batean, e-Gela plataformaren bidez elkarbanatuko du. Irakasgaia gainditzeko ezinbesteko baldintza da, idatzizko azken proba honetan 10.0 puntutik 5.0-ko puntuazioa lortzea. Azken proba hau ibilbide ez-dualeko ikasleekin batera egingo da, ohiko deialdi ofizialean ezarritako egun eta ordu berean.

Irakasgaiaren azken nota ikasle "DUALENTZAT" honako hauek osatuko dute: % 30 (jarraipen-koadernoa, txostenak, memoria), % 30 (instrukztoreak diseinatutako azterketa eta ikasleak enpresan egindakoa), % 40 (irakasleak berak diseinatutako idatzizko proba eta ikasleak BIEn egin beharko duena, irakasgaiaren deialdi ofizialean ezarritako egun eta ordu berean).

IAIG-DUALA prestakuntza-ibilbidea aukeratzen duten ikasleek eta azken azterketara aurkeztu nahi ez duten ikasleek, eta kalifikazioa “EZ AURKEZTUA” bezala agertzea nahi dutenek, deialdi horri uko egin beharko diote, dagokion irakasgaiaren irakaskuntza-aldia amaitzen den eguna baino hilabete lehenago, gutxienez. Uko egite hori idatziz eta eskutik eskura aurkeztu beharko da irakasgaiaren ardura duen irakaslearen aurrean.

Irakasgaia gainditzen ez duten ikasleek hurrengo deialdietan ikasle "EZ DUALEI" aplikatzen zaizkien irizpide berberak aplikatuko zaizkie.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

* Ikasgaiaren apunteak
* MTM lan praktikak

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

* Apuntes Organización del Trabajo y Factor Humano. J. Zubillaga.

* Introducción al estudio del trabajo. O.I.T. Ginebra.

* Ralph M. Barnes. Estudios de Movimientos y Tiempos.

* José Manuel Arenas Reina. Control de tiempos y productividad.

* Francesc Castanyer Figueras. Control de Metodos y Tiempos.



Gehiago sakontzeko bibliografia

* Maynard. Manual del Ingeniero Industrial.
* Euskalit. Calidad Total.
* Frans Poels. Estrategias de valoración y remuneración de puestos de trabajo.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ARANBURU AMIANO, IBON
  • CHARRAY GONZALEZ, CARLOS
  • DIAZ DE BASURTO URAGA, PABLO

TaldeakToggle Navigation

01A Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

08:00-10:00

08:00-09:00

Irakasleak

01A Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

09:00-10:00

Irakasleak

01B (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

31A Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

09:00-11:00

10:00-11:00

Irakasleak

31A Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

11:00-12:00

Irakasleak

31B (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala