Irakaskuntza taldeetako esleipenaren aldaketak (2018-2019 ikasturterako)

Lehenengo argitaratze data: 2018/06/29

Ataleko Batzarrak hartutako erabakiaren arabera, 2018-19 ikasturterako "norberaren aukera" irizpidea onartu da. Irizpide honi jarraituz, ikasleak, automatrikula egunean, irakaskuntza taldea aukeratu ahal izango du, talde honetan plaza libreak dauden bitartean.

Gainera, Batzar berberean taldez aldatzeko irizpideak onartu dira. Eskaerak aztertuko dira aukezpenaren ordenari jarraituz. Taldeek dituzten plazen mugak kontuan hartuz, posiblea da eskaera guztiei baiezko erantzuna ez ematea.

 

Taldez aldatu

 

Edozein kasutan, ikasleak ebaluazio jarraitutari uko egin ahal dio, azken azterketa egiteko. Horretarako irakasleari eskatu beharko zaio, lauhilabeteko 9. astea baino lehen (konsultatu irakasgai bakoitzaren gida).