BILBOKO KOMERTZIO ETA MERKATARITZA ETA ENPRESA IKASKETEN ESKOLAREN (ELKANO) BIGARREN MENDEURRENAREN OSPAKIZUN EKITALDIAK

"Bilbo izan zen munduko lehen hirietako bat merkataritza diziplinak erakusteko eskola bat sortzen”.

Bilbokoa sortu aurretik, hiri gutxi batzuek bakarrik zuten era honetako eskola bat: San Petersburgo, Hanburgo eta Triesteko eskolak, XVIII. mendearen bigarren zatian sortutakoak, eta Mosku, Odessa, Danzig eta Estrasburgokoak, 1804, 1810, 1814 eta 1817an sortutakoak, hurrenez hurren.

Merkataritza ikasketen beharra XVII. eta XVIII. mendeetan zabaldu zen, eta 1800. urtean Bilboko Kontsulatuak erabaki zuen ikasketa hauek bultzatzea hiriko merkatariei begira.

Zentzu horretan eginiko eskaera baten ondotik —onartu egin ez zen eskaria—, Napoleonen inbasioaren urte nahasiak igarota eta herrialdeak susperraldi bat izan ondoren, erregelamendu proiektu bat idatzi zen, 1818ko uztailaren 9an Errege Agindu bidez onartu zena. Lau katedra sortu ziren: matematika, frantsesa, ingelesa eta marrazkia. Kontabilitate ikasketak lehenengo katedran sartu ziren.  

Eskolaren lehen etapa Kontsulatuak Udaletxearen goiko solairuetan zituen lokaletan hasi zen. Lehenengo klaseak 1818ko azaroaren 18an hasi ziren.

Lehenengo zuzendaria Alberto Lista y Aragón izan zen, elizgizon, matematikari eta poeta ezaguna, matematikako katedra lortu zuena eta 1818ko abenduaren 28an izendatu zutena. Eskolaren inaugurazio ofiziala 1819ko martxoaren 1ean egin zen, Fernando VII.a erregearen agintaldian, Manuel María de Aldecoa izanik Kontsulatuko Priorea”.

Aipamen historiko labur honek hiru data nagusi aipatzen ditu “Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola” izan zenaren jatorriari lotuta, gaur egun UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultate sortu berriaren parte dena.

 

Bilboko Komertzio eta Merkataritza eta Enpresa ikasketen Eskolaren bigarren mendeurrena ospatzeko ekitaldien programa 

  • 2018/07/09: ospakizun ekitaldien hasiera Elkanoko Graduen Aretoan.Agintari akademikoen eta zibilen parte hartzearekin.
  • 2018ko azaroa: ekitaldi nagusia, Elkanoko eraikineko paraninfoan. Agintari akademikoen eta zibilen parte hartzearekin.Eskolaren sorrerari buruzko hitzaldia.Eskolaren historia eta argazki historikoak biltzen dituen liburuaren aurkezpena.
  • 2019/03/01: ospakizun ekitaldien amaiera Elkanon. Arkitekturari buruzko hitzaldia. Irakaskuntzari, ikerketari eta berrikuntzari buruzko gogoetak biltzen dituen liburuaren aurkezpena (ikastegiko kideek idatzia).

Aipatutako epean, hainbat komunikazio eta dibulgazio ekintza egingo dira. Besteak beste:

  • Argazki erakusketa.
  • Eduki espezifikoak ikastegiaren web instituzionalean.
  • Informazio elementuak eta apaingarriak ipintzea ikastegian.
  • Informazio elementuak ipintzea ikastegiaren inguruan.