Latinoamerika eta Beste Norako Batzuk mugikortasun programako unibertsitateak
Ekonomia eta Enpresa Fakultatearekin hitzarmena duten unibertsitateak
Ekonomia eta Enpresa Fakultatearekin (Sarriko, Elkano, Donostia eta Gasteiz) hitzarmena duten Latinoamerikako unibertsitateak fakultatetik esleituko dira, eta, horretarako, kontuan hartuko dira ikaslearen batez besteko nota eta ikasleak bere eskaeran ezarritako lehentasunak.
Nahiz eta Latinoamerikarako UPV/EHUko Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzak gogoan duen unibertsitateen eskaintza zabalagoa izan, fakultateko ikasleek webgune honetako tauletan agertzen diren unibertsitateetarako bakarrik eska dezakete mugikortasuna.
Gogoan izan behar da GAUR aplikazioan hautatutako lauhilekoa UPV/EHUren egutegi akademikoarekin bat datorrela. Hala ere, ez da ahaztu behar hainbat herrialdetan (Txile, Argentina, Brasil, Uruguai, …) bestelako egutegi akademikoa dagoela; izan ere, haien lehen lauhilekoa otsailean/martxoan hasten da eta bigarren lauhilekoa abuztuaren hasieran.
Latinoamerikako, Kazakhstango eta Singapurreko mugikortasunaren iraupena 5 hilabetekoa da (lauhileko bat), eta ezin da luzapenik eskatu.
Unibertsitateak Kupoa Fakultatea Latinoamerika
HERRIALDEA | UNIBERTSITATEA | PALZAK |
---|---|---|
Argentina | Universidad Católica de Córdoba | 2 |
Argentina | Universidad Nacional del Sur Bahia Blanca | 4 |
Brasil | IBMEC. Facultad de Economía y Finanzas | 8 |
Txile | Universidad del Desarrollo | 2 |
Txile | Pontificia Universidad Católica de Valparaíso | 2 |
Txile | Universidad de Santiago de Chile | 6 |
Txile | Universidad de Talca | 5 |
Txile | 5 | |
Kolonbia | Universidad EAN | 4 |
Guatemala | 4 | |
Mexiko | 2 | |
Mexiko | 4 | |
Mexiko | Universidad de Guadalajara | 4 |
Mexiko | Instituto Politécnico Nacional de México | 4 |
Uruguai | Universidad Católica de Uruguay | 2 |
Uruguai | Universidad ORT | 4 |
Unibertsitateak Kupoa Fakultatea Beste norakoak
HERRIALDEA |
UNIBERTSITATEA | PLAZAK | HIZKUNTZAK |
---|---|---|---|
Kazakhastan | Kimep University | 4 | Ingelera. FCE (169) - IELTS 6.0 |
Singapur | Nangyang Polytechnic | 4 | Ingelera. FCE (First) |
UPV/EHUrekin hitzarmena duten unibertsitateak. Kupo orokorra.
UPV/EHUko hainbat fakultatek partekatzen dituzten plazen unibertsitateak dira.
Nazioarteko Harremanen bulegoak, Leioakoak, kudeatzen ditu plaza horiek eta plazak UPV/EHUren irizpide orokorren arabera esleitzen dira, eta ez Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen irizpideekin.
Hainbat herrialdetako unibertsitateak eskaintzen dira: Estatu Batuak, Kanada, Japonia, Hego Korea, Maroko, …
Garrantzitsua da egiaztatzea unibertsitateak "business" ikasketak eskaintzen dituela.
KIMEP (Kazakhstan) eta NANGYANG (Singapur) unibertsitateek Ekonomia eta Enpresa Fakultatearekin (Sarriko, Elkano, Donostia eta Gasteiz) dute hitzarmena eta fakultatetik esleituko dira. Horretarako, kontuan hartuko dira ikaslearen batez besteko nota eta ikasleak bere eskaeran ezarritako lehentasunak.
Taulan agertzen diren hizkuntza eskakizunak nahitaezkoak dira. Ikastegiko idazkaritzan entregatu beharko dira (jatorrizkoa eta kopia), eta, ondoren, helbide elektroniko honetara bidali: certiidiomas.internacional@ehu.eus
Dokumentua:
Suitza
Suitzako unibertsitateak "Beste Norako Batzuk" mugikortasun programan agertzen diren arren, Ekonomia eta Enpresa Fakultateak kudeatu eta esleitzen ditu, Europako gainerako unibertsitateetarako irizpide berberekin.
Suitzako unibertsitate batera joateko hautatutako ikasleek zuzenean jasoko dute mugikortasun beka Suitzako erakundeetatik, eta ez Europar Batasunetik.
UNIBERTSITATEA | HILABETEAK | PLAZAK | HIZKUNTZAK | GRADOAK |
---|---|---|---|---|
OST Eastern Switzerland University of Applied Sciences (Antes St. Gallen University of Applied Sciences) |
5 | 3 | Ingelera B2 | Guztiak, Ekonomia izan ezik |
Lucerne School of Computer Science and Information Technology |
6 | 1 | Ingelera B2 | Guztiak, Ekonomia izan ezik |
University of Applied Sciences Northwestern Switzerland | 5 | 3 | Ingelera B2 | Guztiak, Ekonomia izan ezik |
University of Applied Sciences Northwestern Switzerland | 5 | 2 | Ingelera B2 | Ekonomia |