Atzerriko unibertsitateak

Aurre informazioa

ERASMUS+

Eskatutako mugikortasun aldia (lauhileko 1 edo 2 lauhileko) helburuko unibertsitate bakoitzerako taulan adierazitakoarekin bat etorriko da.

Hizkuntzak. Irakasgaien eskaintza hizkuntza batean baino gehiagotan duen unibertsitatea eskatzen duten ikasleek hizkuntzetako bati dagokion hizkuntza eskakizuna bete beharko dute, salbu eta unibertsitateak berariaz bi hizkuntzetan eskatu (adibidez, Karlsruhe-n). Hizkuntza ziurtagiriak mugikortasun programetarako eskaerak aurkezteko irekitako epean aurkeztu behar dira, nahitaez.

Italia eta Portugal. Herrialde horietako unibertsitate gehienetan ez da aldez aurretik hizkuntza eskakizunik eskatzen. Esanak esan, ITALIAren kasuan, plaza onartutakoan, italierako ikastaroren bat (A2 maila) egin beharko da helburuko unibertsitatera sartu baino lehen.

LATINOAMERIKA.

Ekonomia eta Enpresa Fakultatearekin (Sarriko, Elkano, Donostia eta Gasteiz) hitzarmena duten Latinoamerikako unibertsitateak fakultatetik esleituko dira eta, horretarako, kontuan hartuko dira ikaslearen batez besteko nota eta ikasleak bere eskaeran ezarritako lehentasunak.

UPV/EHUren kupo orokorreko Latinoamerikako unibertsitateak Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzatik esleituko dira helburuko unibertsitateetan eskaintzen diren ikasketa berak dituzten fakultateetako ikasleen artean.

Nahiz eta Latinoamerikarako UPV/EHUko Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzak gogoan duen unibertsitateen eskaintza zabalagoa izan, fakultateko ikasleek webgune honetako tauletan agertzen diren unibertsitateetarako bakarrik eska dezakete mugikortasuna.

Plazak, Erasmus programan ez bezala, lauhilekoka eskaintzen dira, beraz, unibertsitate batera zenbat ikasle joango diren ikasle bakoitzak hautatzen duen lauhileko kopuruaren mendean egongo da.

Gogoan izan behar da GAUR aplikazioan hautatutako lauhilekoa UPV/EHUren egutegi akademikoarekin bat datorrela. Hala ere, ez da ahaztu behar hainbat herrialdetan (Txile,Argentina, Brasil, Uruguai, …) bestelako egutegi akademikoa dagoela, izan ere, lehen lauhilekoa otsailean/martxoan hasten da eta bigarren lauhilekoa abuztuaren hasieran.

BESTE NORAKO BATZUK

BESTE NORAKO BATZUK programako unibertsitateak, gehienak, UPV/EHUren kupo orokorrekoak dira, beraz, Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzatik esleituko dira helburuko unibertsitateetan eskaintzen diren ikasketa berak dituzten fakultateetako ikasleen artean.

KIMEP (Kazakhstan) ETA NANGYANG (Singapur) unibertsitateek Ekonomia eta Enpresa Fakultatearekin (Sarriko, Elkano, Donostia eta Gasteiz) dute hitzarmena eta fakultatetik esleituko dira, horretarako, kontuan hartuko dira ikaslearen batez besteko nota eta ikasleak bere eskaeran ezarritako lehentasunak.

 “BESTE NORAKO BATZUK” programarako hizkuntza ziurtagiriak. Idazkaritzan aurkeztu beharko dira edo helbide elektroniko honetara bidali ezarritako epeetan: movilidad.internacional@ehu.eus . Hizkuntza ziurtagiriak nahitaezkoak dira eskainitako unibertsitate batzuetan.